Mindblown: a blog about philosophy.

  • YouTube bereizmen handian bai, baina soilik ordainduz gero

    YouTube bereizmen handian bai, baina soilik ordainduz gero

    Eduki digitalez gozatu ahal izateko Netflix, HBO Max eta Amazon Prime atariek, harpidetza sistemak dituzte. Ohikoak dira, eta ez zaizkigu arrotzak egiten. Baina orain arte dohainik jaso dugun zerbitzu bat ordainpeko bihurtzen ikusteak, iruzur baten aurrean egon gintezkeela pentsarazten digu. YouTubek aspaldi jarri zuen erabiltzaileen eskura YouTube Premium, iragarkiak ezabatu eta bideoak zuzenean ikusteko sistema.…

  • BeReal arriskuan: TikTok Now heldu da

    BeReal arriskuan: TikTok Now heldu da

    Uda honetan zehar ezagutu dugu gehieneko BeReal aplikazioa. Instragameko filtroak alde batera utzi eta errealitatearen gordintasuna sare sozialetara eraman nahi izan duen aplikazioa. Ikaragarri handitu du bere erabiltzaile kopurua azken hilabeteetan, eta honek urduri jarri ditu arerioak. TikTok izan da lehen pausua eman duena, eta BeRealen arerioa erakutsi berri du, TikTok Now. Filosofia bera, baina…

  • Irailaren 16an jarriko dira salgai iPhone 14 telefonoak

    Irailaren 16an jarriko dira salgai iPhone 14 telefonoak

    14 zenbakiak, 14. bertsioa esan nahi duela pentsa dezakegu, edo 14. urteurrena ospatzeko merkatuan jarritako produktuaren seinale izan daiteke. Eta horrela izan daiteke, baina ez da gaurko kasua. Apple etxeak, iPhonaren 14 atzizkia duen telefono adimentsua aurkeztu berri du 2022ko irailean, eta datozen hilabeteetan erabiltzaileok esku artean edukitzeko aukera izango dugu. Irailaren 16an jarriko dira…

  • Azken mahaingurua | Sarean

    Azken mahaingurua | Sarean

    5 denboraldiren ondoren, amaitu da Euskadi Irratiko Sarean irratsaioa. Leire Palaciosek gidatutako saioa ongi amaitzeko, mahai inguru interesgarria osatu duteLorea Argarate, Ainhoa Marzol eta Xabier Unanuek. Ez galdu aukera, eta entzun solasaldia.

  • Pasahitzen etorkizuna | Sarean

    Pasahitzen etorkizuna | Sarean

    Interneteko enpresa erraldoiek eta W3C kontsorzioak aurrera eraman nahi duten proiektuaren arabera, etorkizun labur batean pasahitzak gure bizitzatik desagertuko dira, beste segurtasun sistema batzuek erabiliko direlako, eta horietaz aritu gara aste honetako Euskadi Irratiko Sarean irratsaioan. Entzun podcasta! Entzun aurreko saio bat | Kamera ezkutuak etxebizitza turistikoetan

  • Kamera ezkutuak etxebizitza turistikoetan | Sarean

    Kamera ezkutuak etxebizitza turistikoetan | Sarean

    Oporretara zoazeanean, eta gutxien espero duzunean, kamera ezkutu bat topatu dezakezu alokatutako apartamentuan. Hau aurkitzea legala ote den hausnartu dugu aste honetako kolaborazioan. Entzun azken saioko podcasta hemen. Entzun aurreko saioa | Tendentziak

  • Kontuz CORREOSen izenean SMS bat jaso ezkero! Iruzurra izan liteke!

    Kontuz CORREOSen izenean SMS bat jaso ezkero! Iruzurra izan liteke!

    Online erosketak boga-bogan dauden honetan, ohikoa izan liteke ez jakitea noiz edo nondik iritsiko den eskatutakoa. Askotan bidalketa bat baina gehiagoren zain egon ohi baikara. Hau aprobetxatuz, eta Correos-en identitatea ordezkatuz, smhising eraso berriak atzeman dira azken egunetan. SMS-ak erabiliz gure datuak eskuratzeko teknika litzateke smighing-a, phishinga-ren barietate bat. Mugikorrera heltzen den mezua Aduanako ordainketa…

  • Zein tendentzia nagusitu dira azken urtean Interneten? | Sarean

    Zein tendentzia nagusitu dira azken urtean Interneten? | Sarean

    Pandemiaren urterik zailenean sareko ohiturak asko aldatu ziren, baina normaltasunera itzultzen ari garen honetan, zeintzuk dira momentu honetan Interneten bogan dauden tendentziak? AIMC erakundeak ( Asociación para la Investigación de los Medios de Comunicación-ek) egindako urterako ikerketa aletu dugu Sarean irratsaioan. Entzun Euskadi Irratian egindako kolaborazioa. Entzun aurreko kolaborazioa | Sare sozialetako erronken arriskuak

  • 37 emoji berri estreinatuko ditugu

    37 emoji berri estreinatuko ditugu

    Unicode erakundeak, emojiak aukeratu eta mundu zabalera hedatzeaz arduratzen den entitateak, 37 emoji berri jarri ditu erabiltzaileen eskura. 2021. urte amaieran egindako lehiaketan puntu gehien eskuratu zituztenak izango dira hauek. Emoji 13.0 taldea da laster eskura izango duguna, 2022. urte hasieran Android eta iOS gailuetan hedatzen hasiko dena. Beraz datozen hilabeteetan WhatsApp bezalako aplikazioetan erabilgarri…

  • Ez duzula Apple gailu bat erosi nahi? Alokatu ezazu bat!

    Ez duzula Apple gailu bat erosi nahi? Alokatu ezazu bat!

    Bloomberg atari ezagunak aditzera eman duenez Apple etxeak merkatua zabaldu nahi du, eta horretarako bere produktuek duten prezioak sortzen duten arazoa ezabatu nahi du. Autoak alokatzeko “leasing” sistemaren tankerako zerbitzu bat da Apple prestatzen ari dena, eta gaur egun herrialde batzuetan apurka-apurka gailua erosteko erabiltzen den bidea ordezkatuko luke. Hala ere, eta beti ere aurreikuspenei…

Liburu-gomendiorik baduzu?