Banda zabaleko ehunka kilometro kable aldatu eta mila buruhauste sortu eta gero, telebista zahar baten errua izan dela ondorioztatu dute teknikariek.
18 hilabetez, egunero, goizeko 07:00etan gertatzen zen egoera arraroa. Ordu horretan, eta bat-batean, Interneteko konexiorik gabe geratzen zen Galeseko Aberhosa herria. Fenomeno paranormal bat izango balitz bezala gertatzen zen.
Telebista zahar batek sortzen zituen uhin elektromagnetikoen interferentziek eragiten zuten sarerako mozketa. BBC-k jakitera eman duenez, teknikariek, uhin irakurgailu berezi bat erabili behar izan zuten interferentzien sortzailea topatzeko. Arazoak sortzen zituen telebista, zaharra izateaz gain, tamainaz ere handia zen, eta honek eragiten zuen zarata elektrikoa zen errudun nagusia.

Gailuaren jabeak, telebista zaharra pizteari utzi dionetik, Aberhosan herrian ez dute arazo arrarorik izan interneteko konexioarekin. Beraz badakizu, zure konexioarekin arazoak izan ezkero, ez bota errua extralurtarrei, teknologia vintageari baizik.
Abiste gehiago: Twitter arrazista ote da?
One thought on “18 hilabete Interneteko mozketekin, telebista zahar baten erruz”