Eguna: 2020-10-30
Podcast Xabildua: 010
– YouTube DL programa ezabatu dute GITHUB ataritik, baina erabiltzaileek beste atari batzuetara igo dute – Apple bilatzaile bat prestatzen ote dabil? – Starlink, satelite bidezko internet zerbitzua prestatzen dabil Elon Musk – Pontevedrako espetxe batean teletextoa erabili dute informazioa bertan sartzeko
Apple bilatzaile bat prestatzen dabil Google etxeari agur esateko
Financial Times egunkarian irakurri daitekeenez, Cupertinoko enpresa bilatzaile berri bat garatzen ari da bere gailuetan txertatzeko. Googlek urteak daramatza Apple etxeari urtero dirutza ordaintzen, bere aparailu nagusietako nabigatzaileetan bere bilatzailea lehenesteagatik. Eta estrategia honek buruko min dezente ere ekarri dizkio G handiari, Estatu Batuetako epaitegiek monopolioa ezartzea egotzi baitio duela gutxi. Europar Batasunan ere antzeko…