Telekomunikazioei buruz hitz egiten denean, eztabaida nagusietako bat konpainien konparaketa izan ohi da. Zein ote da hobea? 2020ko uztaileko datuak begiratuta, hementxe dituzue gure ondorioak.
Ehunka konpainia aukeratu ditzakegu, merkatua zabala baita. Horregatik gaurkoan Euskal Herrian sortuak izan diren 3 konpainia alderatuko ditugu: Izarkom, Guuk eta Euskaltel. Eta konparaketa maila berean egin ahal izateko:
- Dei mugagabeak
- Ahalik eta datuen bonurik handiena
- Finkoa prezioan egotea
- Telebista
- Promozioak kontua hartu gabeko prezioak izango dira
IZARKOM
Hasiera batean begiratuta, konpainiarik txikiena dela esan daiteke. Uztailean bertan lehen 100 bezeroak eskuratu izana ospatu zuten Twitter sare sozialean.
Baina aldi berez berezitasun gehien dituen konpainia dela esan dezakegu. Enpresako bezero izan ahal izateko, bertako kooperatibista izan behar baita. Euren web orrian azaltzen duten bezala, Euskal Herriko azpiegitura telematiko zein telekomunikazio zerbitzuren gaineko burujabetzarantz bidea egitea da euren helburu nagusia. SIAM lizentzia erabiltzen dute konpainian.
Gaur gaurkoz: Mugikorra, Interneterako konexioa eta telefonia finkoa eskaintzen dute: baian esan bezala aurretik bazkide egiteko harpidetza ordaindu behar da: 10 €. Mugikorrerako Orange enpresaren estaldura erabiltzen du.
- Mugikorra: 30 GB ,24,90€
- Internet: 44,99€/hilabeteko 600/600MB abiadura (Zerbitzu berria kooperatiban)
- 11-25€, kontratatutako minutuen arabera
- Telebista zerbitzurik ez dute eskaintzen
GUUK

MasMovil enpresa erraldoiaren enborretik sortutako adar berria dela esan daiteke. Marketin eta promozio erraldoia egiten dabil konpainia azken aldian. Hego Euskal Herrian zerbitzua eskaintzeko intentzioarekin sortuta. Hauxe Guuk-ek eskaintzen duena
- Internet + Mugikorra: 52 €/hilabeteko (40Gb mugikorrean, 600/600MG zuntza)
- Finkoetarako dei mugagabeak + 60 min mugikorretara
- Etorkizun labur batean telebista zerbitzua ere eskainiko dute
EUSKALTEL

3 konpainien artean beteranoena dela esan daiteke, bai eta aukera zabalena eskaintzen duena ere. Eta handitasun hori aprobetxatuz bere paketean elementu gehiago ere txertatzen ditu.
- Zuntza + Mugikorra + Finkoa + Telebista = 68,10€
- 500/500 internet (*)
- 50 GB internet (*)
- Finkoetara nahi adina dei, mugikorretara 100 min
Euskaltelek promozioekin jokatzen du. Horregatik kontuan eduki behar da, urtebete pasa eta gero kondizioak aldatzen direla.
ONDORIOAK
Nahiz eta 3 konpainiek Internet eta mugikor zerbitzua eskaini. 3 enpresa oso ezberdinen aurrean gaude. Eta hauetako bat aukeratzeko erabakia erabiltzailearen esku geratzen da.
IZARKOM
- Alde positiboak
- Telekomunikazio zerbitzu arrunt bat baina zerbait gehiago eskaintzen du.
- Eragile sozial modura ere aritzen da eta telekomunikazioa ulertzeko beste pentsaera bat sustatzen du
- Zerbitzuak banaka kontratatu ahal dira, ez da paketa bat bai edo bai hartu behar
- Prezio lehiakorra du
- Alde negatiboak
- Zuntz zerbitzua abiatzen ari dira oraindik
- Konpromisoa alde positiboan sartu dugu baina baita negatiboan ere. Bai edo bai 10€ gehiago ordaindui behar baitira, kooperatibista egitera behartzen baitute enpresatik euren zerbitzua kontratatu ahal izateko
GUUK
- Alde positiboa
- Aztertutako 3 enpresetatik prezio hoberena eskaintzen duen enpresa da
- Prezioan sorpresarik ez dugula izango bermatzen dute
- Alde negatiboa
- Enpresa handi batetik sortutako marka txikia da, eta oraindik ez ditu zerbitzu denak eskaintzen, telebista esaterako
- .eus domeinua, ez da domeinu nagusia
EUSKALTEL
- Alde positiboa
- Gurean hedapen handiena duen enpresa da.
- Zuntz optikoaren sare bikaina du.
- Alde negatiboa
- Eskaintza bikainak egiten dituen enpresa da, baina urtebetera kondizioak aldatzen dituena
- Espainiar estatura Virgin izenarekin hedatuko da, erabaki honek izan ditzakeen ondorioak kontutan hartu behar dira, Euskal herrian ere izen horrenpean kontratatu kontratatzeko aukera baitago.
- aurreko kasuan bezala, .eus domeinuak berbideraketa batera garamatza.