Xabildua

Teknologia albisteak

2021ean Emoji berriak estreinatuko ditugu

Unicode kontsortzioak jakitera eman duenez 2022. urtea iristerako gure gailuetan egon beharko lukete 217 irudiek. Gehienak azalaren kolorearekin edo generoarekin lotura duten irudiak badira ere, 7 berri-berriak izango dira.

Sutan dagoen bihotz bat, sendatzen ari den bihotz bat, bizarra duen pertsona bat, bizarra duen emakume bat, nekatuta dagoen aurpegi bat, laino artean dagoen beste aurpegi bat eta begien ordez 2 espiral dituen beste aurpegi bat izangoi dira 7 irudi berriak.

Unicode kontsortzioa

Sareko boluntario talde bat da Unicode Kontsortzioa, emoji ezberdinak programatu eta garatzen dituztenak. Ondoren enpresa handiek aldaketak egin ohi dituzte, eta euren gailuetan txertatzen dituzte. Horregatik, esanahi bera duten irudi ezberdinak ikusten ditugu marka ezberdinetako aparailuetan.

Emotikonoak 2

Kontsortziotik adierazi dute 2021.urtea amaitzerako mugikor eta tablet gehienetan egon beharko luketela 217 irudi berriek. WhatsApp, edo Telegramen erabili ahal izateko.

One thought on “2021ean Emoji berriak estreinatuko ditugu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude