Xabildua

Teknologia albisteak

37 emoji berri estreinatuko ditugu

Unicode erakundeak, emojiak aukeratu eta mundu zabalera hedatzeaz arduratzen den entitateak, 37 emoji berri jarri ditu erabiltzaileen eskura. 2021. urte amaieran egindako lehiaketan puntu gehien eskuratu zituztenak izango dira hauek.

Emoji 13.0 taldea da laster eskura izango duguna, 2022. urte hasieran Android eta iOS gailuetan hedatzen hasiko dena. Beraz datozen hilabeteetan WhatsApp bezalako aplikazioetan erabilgarri egongo dira irudi ezagun hauek.

37 emoji berri izango dira bai, baina azal kolore ezberdinen ezaugarriak gehitu ezkero, zerrenda 213 emojietaraino luzatuko da.

Boto gehien jaso dituzten emojiak

Esan bezala lehiaketa baten emaitzetik atera dira laster ikusiko ditugun ikurrak. Baina zein izan ote da bozkatuena? Urtzen ari den aurpegia izan da hori. Ondoren datoz eskuak aurpegian dituen emojia eta begi bakar bat agerian uzten duena, eskuarekin agurtzen duen aurpegiarena edo eskuekin bihotzaren ikurra iruditzen duen emojiarena.

iOS sistema eragilearen 15.4 bertsioa dutenek eskuragarri dute jada emojien talde berria. Android erabiltzaileek aldiz, pixka bat itxaron beharko dute.

Azken albisteak | Ez duzuzla Apple gailu bat erosi nahi? Alokatu ezazu bat!

One thought on “37 emoji berri estreinatuko ditugu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude