Orri zuri baten aurrean jartzeak sortzen duen zirrara berreskuratzeko ordua da. Azken hilabete hauetan behin baina gehiagotan izan dugu barrura begiratzeko astia eta lan horren ondorioa dira honako hitz hauek.
Urte asko eman ditut teknologiaren mundua miatzen eta bertan ikusitakoa kontatzen. Horregatik, eta isilune luze baten ostean, berriro ere lan horretan jarriko naiz. Seguraski lehen baina apalago, baina sekula baino gogo gehiagorekin.
Albisteak irakurtzeaz gain entzuteko aukera ere abian egongo da. Beraz, ez galdu aukera, pasioz egiten den lan honetan disfrutatzeko.
Hau irakurtzera heltzen bazara…
Ongi etorri XABILDUA-ra.