Abestiaren letra bakarrik dakizula? Spotifyk lagunduko zaitu!

Zenbat aldiz pasa zaizu, abesti bat bilatzera joan eta artistak aukeratutako titulua ez jakitea? Ez kezkatu, Googlek egiten duenaren antzera, Spotifyen ere kantu hori topatzeko gai izango zarelako. Aplikazioan egin dituzten berrikuntzei esker nahikoa izango baita bilatzailean letra jartzearekin, nahi duzun abesti hori topatzeko.

Spotifyko garaitzaile batek eman du albistea bere Twitter kontuan, argituz erabilgarri dagoela jada aplikazioaren erabiltzaile guztientzat. Hori bai APP-a eguneratua eduki behar da berrikuntzez gozatu ahal izateko.

Hori bai, letra ondo idatzi beharko da biltzailean, “agatxu de moltiplayer” idatzi ezkero, nekez aterako baitzaizu Grease pelikularen soinu banda. Euskarazko abestiekin funtzionatzen duela ere baieztatu dugu Xabilduan. Hertzainak taldearen abesti baten bila joan gara. Eta letraren lehen esaldia jartzea nahikoa izan da, kantua topatzeko.

hertzainak

“Ez dira betiko garai onenak” idatzi, eta hortxe azaldu zaigu Aitormena.

Albiste gehiago | Zer gertatzen da interneten minutu batean?


Argitaratua

hemen:

,

nork:

Iruzkinak

Erantzun bat “Abestiaren letra bakarrik dakizula? Spotifyk lagunduko zaitu!” bidalketan

  1. […] guk abestutako abestiak identifikatzeko gai izango da. Ez da zertan abesti originala erabili […]

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude