Xiaomi, Txinako mugikor merkeen enpresa bezala ezagutzen badugu ere, bere etekinak ez ditu soilik gadget horiekin lortzen. Beste milaka produktu merkaturatzen baititu urtero eta horietako bat izango da AERI maskara. HUAMI markarekin salduko ditu Xiaomik.
COVID19ak aldaketa ugari ekarri ditu gure egunerokotasunera, eta horietako bat da maskaren erabilera. Gaur gaurkoz garraio publikoan ezinbestekoak dira, eta beste hamaika lekutan, maskaren erabilera beharrezkoa ez bada ere gomendagarriak dira.
HUAMI, soinean teknologia erabateko Xiaomiren marka
Baina marka txinatarrak ez du telazko maskara soil bat kaleratuko. Produktu elektroniko bat merkaturatuko baitu. Aeri maskarak airea filtratzeko gai izateaz gain, argi ultramorea erabiliz, bakarrik desinfektatzeko gai izango dira. Eta hau dena gutxi balitz, jakitera eman dutenez, gure mugikorrak gure aurpegiarekin desblokeatzeko gai izango gara, aurpegia identifikatzeko teknologiari ez baitio trabarik egingo.
Maskarek bateria txiki bat izango dute barruan, eta hau USB-C baten bidez kargatu ahal izango dugu.
Albistea XDA Developers atarian argitaratu da, eta bertan akitera eman denez, datozen hilabeteetan ikusiko dugu Aeri maskara gure artean.
2 thoughts on “AERI maskarak, Xiaomik COVID19ari aurre egiteko sortutako gadgetak”