Xabildua

Teknologia albisteak

Agur Flash (Player)

Interneten hastapenetan hain ezaguna egin zen Flash Playerrak agur esan digu 2020. urtearekin batera. Adobe etxea izan da albistea jakitera eman duenea (azken urteetan Flash Playerraren garapena euren eskuietan egon baita).

Albisteak ez gaitu harritu, duela hilabete batzuk eman baitzuten jakitera programaren garapena etengo zutela. Hala ere honek ez du esan nahi Flash formatua gure bizitzatik desagertuko denik

Ezer ez da betiko? Interneten bai!

Produktu baten garapena eteteak ez du esan nahi ordura arte bertan egindakoa desagertzen denik, nahiz eta Adobek garatzeari utziko dion, eta nabigatzaileek ere atzean utziko duten. 25 urteetan, Flash formatuan garatutako joko eta programak, Interneten historiaren parte izan dira, eta horregatik The Internet Archive eta Flashpoint bezalako orrietan jasoko dira.

Interneten hastapenetan bideo eta animazioak ikusteko formatua izan zen Flash, oso ezaguna eta erabilia, baina gaur egungo teknologia kontutan izanda, zaharkitua geratu dena. Hala ere lehen esandako proiektuei esker etorkizunerako ondo jasota geratuko da.

Albiste gehiago | Xiaomi Appleen bidetik: Mugikorrak kargagailurik gabe salduko ditu

One thought on “Agur Flash (Player)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude