9 urte igaro dira Nintendok bere azken kontsola eramangarria aurkeztu zenetik. 9 urte 3D jokoak betaurreko berezirik gabe gozatzeko aukera eskaini zuenetik. Nintendok merkatua, berriro, irauli nahi izan zuen une hartan, baina erdibidean geratu zela esan genezake.
75 milioi
Aurreko kontsolaren arrakasta errepikatu nahi izan zuen Nintendok 3DS-arekin, baina saldutako 75 milioi unitateak ez ziren nahikoak izan NDS-aren 154 milioiak harrapatu eta gainditzeko. Hala eta guztiz ere N handiaren azken kontsola eramangarriak arrakasta izan zuela azpimarratu dezakegu. 3DS familiako hardwareek 384 milioi joko saltzen lagundu izan dute11 urte luze hauetan.

Bertsio ezberdinak izan ditu 3DS-ak, eta hasiera batean kontsolaren ikur izan zen 3D estereoskopikoa ere galdu zuen. Urte batzuk beranduago 2DS izena hartu zuen bertsioa kaleratu zuelako Nintendok.
Gaur bertan, euren sarretan jakitera eman dutenez, eten egingo dute kontsolaren bertsio denen fabrikazioa. Gaur gaurkoz Nintendok mahai gaineko kontsola eta eramangarria bateratzen dituen Switch kontsola du merkatuan, 2020ko irailerako 61 milioi unitate saldu dituena.
Albiste gehiago: Entzun gure azken podcasta