Agur Yahoo! Answers, agur galdera erantzunen atariari

Galderarik zailenak edo bitxienak, beti topatzen zuen erantzuna Yahoo! Answers (Yahoo! Respuestas) orrian. Hori bai, horrek ez zuen esan nahi erantzunek inor asebetetzen zutenik: Zirikatzaile eta trollez betetako gunea izan baita beti, 2005. urtean ateak zabaldu zituenetik.

Kokainak glutenik ote zuen, errotulagailu batekin onanismoa praktikatu eta tinta nonahi geratzean zer egin behar zen galdetzen zuena…. Xelebrekeriak nonahi.

Ba Yahoo!-k jakitera eman duenez maiatzaren 4an itxiko ditu Answers atariak bere ateak. Hortik aurrera, iraganean galdetu eta erantzundakoa irakurtzeko soilik egongo da erabilgarri. Reddit bezalako foroen gorakadak ekarri du Answers atariaren beherakada, eta gaurko egunez nostalgiaz gogoratzen badugu ere, aspaldi utzi zion erabilgarri izateari.

Interneten hastapen garai haietan ezagun egin zen beste atari bat agur esatera goaz.


Argitaratua

hemen:

nork:

Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude