Xabildua

Teknologia albisteak

Androidek diseinu berria estreinatuko du

Hilabete gutxi falta dira Googleren sistema eragilearen bertsio berria gure mugikorretan ikusteko, baina dagoeneko garatzaileek Android 12a euren eskuetan dutela dirudi. Eta sarean zabaldu denaren arabera aldaketa asko ekarriko ditu. Zabaldutako informazioaren arabera, berrikuntza nagusia diseinuan ikusiko da. XDA developers atarian eman da ezagutzera filtrazioa.

Zer da erakutsi dena?

Gaur gaurkoz, ezin da baieztatu XDA Developers atarian ikusitakoa azken diseinua ote den, edo proba bertsio bateko irudiak ote diren.

Kolore marroia eta grisa nagusi dira irudi hauetan, eta ikonoak ere orain arte ezagutzen zirenak baina handiagoak dira. Zabaldutako informazioaren arabera, segurtasunean ere azpimarra jarriko du Android berriak, eta aplikazio bakoitzak dituen baimenak kudeatzeko erraztasunak jarriko ditu.

Oraingoz filtrazio soilak dira, ez da ezer ofiziala. Horregatik orain arte ikusarazitakoa gezurtatu dezakeen beste filtrazioren bat ere agertu liteke hemendik gutxira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude