Financial Times egunkarian irakurri daitekeenez, Cupertinoko enpresa bilatzaile berri bat garatzen ari da bere gailuetan txertatzeko. Googlek urteak daramatza Apple etxeari urtero dirutza ordaintzen, bere aparailu nagusietako nabigatzaileetan bere bilatzailea lehenesteagatik. Eta estrategia honek buruko min dezente ere ekarri dizkio G handiari, Estatu Batuetako epaitegiek monopolioa ezartzea egotzi baitio duela gutxi. Europar Batasunan ere antzeko akusazioak jaso izan ditu.
Apple ez da lehen etxea izan Googlen bilatzailea baztertzen
Huawei izan zen lehena. Estatu Batuetan bere produktuak merkaturatzeko, azken urteetan izan dituen arazoengatik, aldatu behar izan baitzuen bilatzailea. Gaur gaurkoz Huaweien gadgetan “Petal Search” aurkituko duzue lehen orrian, Googleko bilatzailearen ordez. Huaweik urtero saltzen dituen gailu kopurua kontuan izanda, Googlerentzat merkatuaren zati handi bat galdu duela ulertu daiteke.

Appleek ere gauza bera egin ezkero automatikoki milaka erabiltzaile galduko lituzke Montain Viewko etxeak. Oraingoz sagar murtxikatuaren enpresak ez du adierazpen ofizialik egin. Baina jakina da langile berri bila dabilela. Ez da ahaztu behar gainera, duela egun gutxi adimen artifizialarekin lan egiten zuen Vilnyx startukp espainiarra erosi zuela Applek.
Dirudienagatik, Appleek, Google alde batera utzi du pixkanaka. Ez baita ahaztu behar duela urte batzuk mapa zerbitzu propioa merkaturatu zuela, Google Maps alboratzeko.
Entzun albisteak gure podcastean:
One thought on “Apple bilatzaile bat prestatzen dabil Google etxeari agur esateko”