Xabildua

Teknologia albisteak

Banana, bideokontsola berrien urruneko agintea

Ez, ez zaude ametsetan. Lerroburuan irakurri duzun bezala banana bat bideokontsolak kontrolatzeko aginte bihurtu ahal izango da laster. Hala baieztatu da VGC atariak ezagutzera eman duen filtrazioan. PlayStation 5 bideokontsolaren patente batzuei esker jaso ahal izan da informazioa.

Nola bihurtzen da banana bat urruneko aginte batean?

Banana bat baino, edozein objektu zurrun, urruneko aginte bilakatzeko teknologia da ezagutzera eman den. Kamera batzuei esker objektua eskaneatu eta bertan egiten diren pultsazio eta birak identifikatzeko gai izango litzatekeen teknologia da patetean ikusi litekeena. 

Teknologia patentatu izanak ez du esan nahi etorkizun hurbil batean gurera iritsiko denik, baina ideia honek beste batzuk ekarri ditzake atzetik. Hala ere, bitxia da patentea egiteko banana bat aukeratu izana, PlayStation 3aren prototipoa aurkeztu zenean, bertan erakutsi zuten urruneko agintea, “Bananamerang” bezala ezagutu baitzen. Aginteak zituen adarrek banana baten itxura zutelako. Merkatura iritsi zen bertsioak, aldiz, itxura klasikoagoa zuten aginteak izan zituen.

Albiste gehiago | Egunero 90 milioi bisita jasotzen dituen lore baten argazkia

One thought on “Banana, bideokontsola berrien urruneko agintea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude