Uda honetan zehar ezagutu dugu gehieneko BeReal aplikazioa. Instragameko filtroak alde batera utzi eta errealitatearen gordintasuna sare sozialetara eraman nahi izan duen aplikazioa. Ikaragarri handitu du bere erabiltzaile kopurua azken hilabeteetan, eta honek urduri jarri ditu arerioak. TikTok izan da lehen pausua eman duena, eta BeRealen arerioa erakutsi berri du, TikTok Now.
Filosofia bera, baina berezitasunekin
Momentu arrunt guztiak berezi bilakatu nahi izan ditu BeRealek, horregatik, lagun sare osoari momentu berean argazkia atera eta sarera igotzeko eskatu ohi du. Ohikotasunari garrantzia emanez.

TikTok Now-k ere gauza bera egingo du, baina argazkiak erabiltzeaz gain bideoa ere gehitzeko intentzioa erakutsi du. 10 segundo bitarteko bideoak. Eta BeReal-i kopiatuz, aplikazioak berak adieraziko du zein den argazkia edo bideoa ateratzeko momentua. Egunean behin, eta edozein momentuan agertuko liteke abisua, eta BeReal-en bezalaxe, telefonoaren aurreko eta atzeko kamerak aldi berean erabiliko ditu.
Norberak erabakiko du Now erabili edo ez, eta bideo eta argazki horiek publikoak izango diren edo zirkulu zehatz batekin soilik elkarbanatuko diren.
Now bertsioa dagoeneko martxan dagoela adierazi dute TikTok-etik, pentsa liteke datozen ordu eta egunetan zabalduko dela erabiltzaileen artean.
Azken albisteak | iPhone 14 telefonoak salgai jarriko dira irailaren 14an
One thought on “BeReal arriskuan: TikTok Now heldu da”