Bueltan da Egunean Behin

Aurreko ikasturtean izugarrizko arrakasta eskuratu eta gero, bueltan da Egunean Behin jokoaren 5. edizioa. Bueltan da bai bertsolari eta gai-jartzaileak identifikatzeko eskatzen duen erronka, xaguak egingo duen bidea asmatzeko eskatzen duena edo idatzi batekin hizkuntzak atzemateko eskatzen duena.

CodeSyntax enpresa eibartarrak sortutako jokoak milaka pertsona batu izan ditu aurreko edizioetan. Eta 5. hau martxan jarri berri duten honetan, dagoeneko 50 mila pertsona inguru dira jokora batu direnak.

Irabazleentzako sariak prestatzen badituzte ere, jokalari asko eurek sortutako taldeetako lehen postua eskuratzea dute helburu. Parte hartzaile guztietan lehena izatea…. ez baita erraza!

egunean behin 2

Arrakasta

Faktore ugarik hartzen dute parte jokoaren arrakastan: Mundu guztiak erantzuteko moduko galderak direla batetik, baina konplikazio minimo bat ezartzen dutela bestetik.

Talde ezberdinak sortu, eta hauetan bertako irabazleentzako sariak edukitzeak ere, arrakasta areagotzen lagundu dute (Hitza egunkariak euren irakurleentzat prestatutakoak esaterako).

5. edizioa hasi berri da, eta dagoeneko hasi da desafioa. Nor iritsiko ote da finalera?

Albiste gehiago: Entzun blogeko azken podcasta


Argitaratua

hemen:

,

nork:

Iruzkinak

Erantzun bat “Bueltan da Egunean Behin” bidalketan

  1. […] – Egunean Behin jokoaren edizio berria martxan da […]

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude