Kategoria: Albisteak

  • Nintendo, Switch berri bat prestatzen ari da

    Bloomberg atariaren arabera, 2021. urtea amaitu baina lehen aurkeztuko du etxe japoniarrak Switch bideokontsola berria. Gailu berriari esker, Nintendok, Microsoftek eta Sonyk merkaturatu berri dituzten aparailuei aurre egiten saiatuko da. Nolakoa izango da Switch berria? Gaur egun merkatuan dagoen Switch kontsolak baino pantaila handiagoa izango duela eman du jakitera Bloombergek. 6,2 hazbeteko pantailatik, 7 hazbeteko…

  • Banana, bideokontsola berrien urruneko agintea

    Ez, ez zaude ametsetan. Lerroburuan irakurri duzun bezala banana bat bideokontsolak kontrolatzeko aginte bihurtu ahal izango da laster. Hala baieztatu da VGC atariak ezagutzera eman duen filtrazioan. PlayStation 5 bideokontsolaren patente batzuei esker jaso ahal izan da informazioa. Nola bihurtzen da banana bat urruneko aginte batean? Banana bat baino, edozein objektu zurrun, urruneko aginte bilakatzeko…

  • Iritsi da Clubhouse aplikazioaren arerio zuzena. Ongi etorri Stereo!

    Azken hilabeteetan denon ahotan egon da Clubhouse, zuzeneko irratsaioen unibertsoa, APP-en mundura ekarri duen aplikazioa. Gonbidapen bitartez soilik sartu gaitezke bertara eta hau gutxi balitz Apple gailuetarako soilik garatu dute. Muga gehiegi, baina hala ere sona ikaragarria izan duen aplikazioa izan da Clubhouse. Stereo, muga guzti hauek apurtzera etorri da. Baina lortuko ote du bere…

  • Egunero 90 milioi bisita jasotzen dituen lore baten argazkiaren misterioa

    Interneten barruan egiten diren joan etorrien atzean misterioa dago. Zergatik joatean da jendea leku zehatz batetik bestera? Zerk gidatzen ditu? Zergatik egiten da famatu sareko leku zehatz bat, momentu jakin batean? Galdera hauek ibili dira azken egun hauetan, Wikipedia kudeatzen duten pertsonen buruetan. Zergatik erakartzen ote ditu egunero 90 milioi bisita, Wikipediako argazki zehatz batek?…

  • Starlink, konektatu zaitez Internetera satelite bidez

    Interneterako sarbidea izateko zuntz optikoa edo haririk gabeko konexioak erabiltzen ditugu (4G edo 5G bidez). Baina, zer gertatzen da konexio mota hauek heltzen ez diren lekuetan? Pertsona hauei laguntzeko sortu da Starlink zerbitzua, Internetera satelite bidez konektatzeko zerbitzua. Elon Musk, Teslako buruak, finantzatutako zerbitzua da Starlink, eta Estatu Batuetan zerbitzua martxan jarri orduko heldu da…

  • Androidek diseinu berria estreinatuko du

    Hilabete gutxi falta dira Googleren sistema eragilearen bertsio berria gure mugikorretan ikusteko, baina dagoeneko garatzaileek Android 12a euren eskuetan dutela dirudi. Eta sarean zabaldu denaren arabera aldaketa asko ekarriko ditu. Zabaldutako informazioaren arabera, berrikuntza nagusia diseinuan ikusiko da. XDA developers atarian eman da ezagutzera filtrazioa. Zer da erakutsi dena? Gaur gaurkoz, ezin da baieztatu XDA…

  • Clubhouse, audioen sare soziala

    Gaur egun ohituak gaude sare sozialetara, eta gutxi asko argi dugu zer egiten den horietako bakoitzean. Intagramen, argazkiak dira protagonistak. Twitterren aldiz mezuak dira nagusi, eta Twitchen aldiz zuzenekoak dira produkturik garrantzitsuenak. Clubhouse, ahotsaren bitartez komunikatzeko lekua izango litzatzeke, audioen sare soziala. Irrati tradizionala eguneratu nahi du Clubhouse aplikazioak Gaur gaurkoz gonbidapen bat behar da…

  • Datu pribatuak agerian berriro ere! Facebookeko milioika pertsonen datuak salgai daude

    2019ko abuztutik zure sare sozialeko sarbideko datuak berritu ez badituzu, jakin ezazu, zure datuak agerian geratu berri direla. Facebookeko profilen datuak eta hauekin lotuta dauden telefono zenbakiak baitiraTelegrameko bot batek sarean salgai jarri dituenak. Zibersegurtasunean aditua den Alon Gal izeneko pertsona batek eman du jakitera albistea bere Twitter kontuan. 533 milioi profil agerian Facebook sare…

  • Xiaomi Ameriketako Estatu Batuen zerrenda beltzean sartu dute

    5 egun bakarrik geratzen dira Donald Trumpen gobernuari agur esateko. Baina badirudi albiste izaten jarraituko duela azken egun arte. Merkataritza eta defentsa sailak, Xiaomi konpainia txinatarra estatuko zerrenda beltzean sartu du. Horregatik, aurrerantzean, Ameriketako Estatu Batuetako enpresek ezin izango dute Xiaomin inbertitu. Financial Timesek argitaratu duen informazioaren arabera, Pentagonoak 9 enpresa sartu ditu zerrenda horretan…

  • TikTokek, automatikoki, nerabeen profilen segurtasuna areagotu du

    Gazteen artean bolo-bolo dabilen TikTokek 13 eta 15 urte bitarteko nerabeen profil guztiak, automatikoki, pribatu bihurtu ditu. Etxeko gaztetxoenen segurtasuna bermatzeko pausu berri batekin.  Duela pare bat hilabete, gurasoek euren seme-alaben profilak kontrolatzeko dituzten erramintak ere hobetu zituen TikTokek. Indarrean dauden neurriak Enpresaren adierazpen ofizialaren arabera, hartutako erabakien helburu nagusia, nerabeak euren bideo eta profilen…