Xabildua

Teknologia albisteak

Clubhouse, audioen sare soziala

Gaur egun ohituak gaude sare sozialetara, eta gutxi asko argi dugu zer egiten den horietako bakoitzean. Intagramen, argazkiak dira protagonistak. Twitterren aldiz mezuak dira nagusi, eta Twitchen aldiz zuzenekoak dira produkturik garrantzitsuenak. Clubhouse, ahotsaren bitartez komunikatzeko lekua izango litzatzeke, audioen sare soziala.

Irrati tradizionala eguneratu nahi du Clubhouse aplikazioak

Gaur gaurkoz gonbidapen bat behar da sare sozialean parte hartzeko, oraindik ere probetan dabiltzalako. Eta hau gutxi balitz, Apple etxearen ekosisteman bakarrik dago erabilgarri.

Probetan badago ere, lehen ondorioak ateratzeko moduan gaude. Sare soziala Zoom edo jende asko biltzen dituen bideo-dei aplikazioekin alderatu dezakegu, baina kasu honetan audioa bakarrik erabiliz. Moderatzaile batek talde zehatz bat sortu dezake, eta elkarrizketara berak nahi duen oro gonbidatu.

Hala ere irrati saio baten antzera, jendeak entzule bezala egoteko aukera du. Pertsona asko biltzen dituenTwitcheko zuzeneko batean entzule gisa egotearekin ere konparatu daiteke esperientzia berria.

Irrati saio klasikoen, bertsio gaurkotuak izango lirateke Clubhouseko elkarrizketak, beti ere gai zehatz baten inguruan aritzen direlako bertan. Hala ere hau gaueko 22:00etan aldatzen da: Taberna zulo batean bilatazen baita momentu horretan Clubhouse. Talde itxiak alde batera utzi eta denak batera leku berean edozein gaiezhitz egiteko aukera eskaintzen baita. Salbuespen batekin, tarte horretan…. Ezin da teknologiaz hitz egin.

Oraindik goiz da arrakasta maila neurtzeko, esan bezala probetan daudelako. Baina azken informazioen arabera, gaur gaurkoz, 100 milioi dolarreko balioa du Clubhousek.

Entzun gure azken podcasta | Xabildua 1×15

2 thoughts on “Clubhouse, audioen sare soziala

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude