2019ko abuztutik zure sare sozialeko sarbideko datuak berritu ez badituzu, jakin ezazu, zure datuak agerian geratu berri direla. Facebookeko profilen datuak eta hauekin lotuta dauden telefono zenbakiak baitiraTelegrameko bot batek sarean salgai jarri dituenak. Zibersegurtasunean aditua den Alon Gal izeneko pertsona batek eman du jakitera albistea bere Twitter kontuan.
533 milioi profil agerian
Facebook sare sozialak zuen segurtasun zulo bat aprobetxatuz eskuratutako datuak dira Telegram bidez salgai daudenak. F handiak 2019ko abuztuan atzeman eta konpondu zuen segurtasun zuloa zehazki esanda.
Datuak salerosteko Facebookeko profilaren zenbakia behar da, eta zenbaki hau hau da Telegramen sartu behar dena salerosketa gauzatzeko. Profil zehatz bateko datuak 20 dolarretan, edo taldean erosi ezkero 10 mila pertsonen informazioa 5 mila dolarren truke.
2021. urtea hasi denetik, Mark Zuckerberg-en enpresa eraldoiak duen bigarren albiste kezkagarria da. Ez baita ahaztu behar duela pare bat aste WhatsAppeko datuak enpresa ezberdinekin elkarbanatu nahi izanak piztu izan zuela sua sareetan.
One thought on “Datu pribatuak agerian berriro ere! Facebookeko milioika pertsonen datuak salgai daude”