Interneten barruan egiten diren joan etorrien atzean misterioa dago. Zergatik joatean da jendea leku zehatz batetik bestera? Zerk gidatzen ditu? Zergatik egiten da famatu sareko leku zehatz bat, momentu jakin batean? Galdera hauek ibili dira azken egun hauetan, Wikipedia kudeatzen duten pertsonen buruetan. Zergatik erakartzen ote ditu egunero 90 milioi bisita, Wikipediako argazki zehatz batek?
Kolore morea nagusi duen lore baten argazkia
Asteraceae familiako Aster lore baten irudia da ezagun egin dena. Aster hitzak grekoz, izarra esan nahi du, eta lore mota honi bere lore-hostoek ematen diote itxura hori. Wikipediak egunero jaso izan duen trafikoaren %20, lore horren argazki batera bideratu izan dira azken hilabeteetan. Zerbait arraroa entziklopedia digitalak dituen milioika artikulu irudi eta argazki kontuan hartuta.
Wikipedian ere harriturik zeuden misterio horrekin, eta sarean laguntza ere eskatu zuten, gertatzen ari zena argitzeko.
Argazkira bideratutako trafiko “arraroa”, 2020 uztailean hasi, eta otsail erdi arte mantendu zen. Eskari gehienak Indiatik bideratutakoak zirela ere ohartu ziren Wikipedian.

Misterioa argitu da
Ikerketak egin ostean, bisita gehienak Indiako APP ezagun batekoak zirela jabetu ziren. Izena eman ez badute ere, App horrek irudi bat erakutsi ordez, Wikipediarako argazki zehatz hau erakusteko deia egiten zuela ohartu ziren. Deia egin bai, baina erabiltzaileek ikusten ez zutena. Hau kontuan hartuta Wikipediak aldaketak egin ditu bere programazioan, eta horrelako eskaerak debekatu ditu, weborria ez gainkargatzeko.
APP ezagun horren izena ez da eman ezagutzera, pribatutasuna mantentze arren, baina sarean teoria ezberdinak zabaldu dira. Batetik Indiako gobernuak COVID-19a aztertzeko duen aplikazio bat izan daitekeela uste da. Beste teoria batzuei kasu egin ezkero, TikTok aplikazioa Indian debekatu zenean ezaguna egin zen beste aplikazio baten arazoa izan zitekeela uste da.
Esan bezala, bisitak asko murriztu dira Wikipedia barneko aldaketen ondorioz. Baina hilabete hauetan Aster lorea munduko lore bisitatuena izan dela ere esan dezakegu inongo dudarik gabe.
Albiste gehiago | Starlink, konektatu zaitez Internetera satelite bidez
One thought on “Egunero 90 milioi bisita jasotzen dituen lore baten argazkiaren misterioa”