Xabildua

Teknologia albisteak

eMule bizirik dago!

10 urte eta gero eMuleren bertsio berria kaleratu berri da, 0.60a zenbakia daramana. Streaming zerbitzuak oraindik ere hain ezagunak ez ziren garai batera garamatza albiste honek: Zerbait gure ordenagailura behera kargatu nahi genuenean, P2P sareak erabili behar genituen garai batera. Bideo bat behera kargatu eta ikusteko, orduak eta orduak eman behar genitueneko egun haietara.

Programa hilda zegoela uste genuenean etorri da softwarearen azken bertsioa: aurrekoa 2010eko apirilekoa baitzen.

Bertsio berria 32 eta 64 bitetako bertsioetarako jarri dute eskuragarri. Garaitzaileen webean irakurri dezakegunez 0.60a bertsioari berrikuntza gutxi egin dizkiote, batik bat arazo txikiak konpontzen jarri baitute azpimarra.

Bigarren saiakeran atera da aurrera

emule screenshot

2015. urtean bertsio berri bat kaleratzeko saiakera egin bazute ere, orduan ez zen gauzatu. Orain programa berrituarekin, edukian egongo da gakoa. Programa hau fitxategiak elkarbanatzeko sortu baitzen, baina erabiltzaile edo edukirik gabe nekez eskuratu ahal izango dira bertan fitxategi ezberdinak.

Beste albiste batzuk: Urte bete Internet Explorreren agurrerako

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude