Xabildua

Teknologia albisteak

Ez duzula Apple gailu bat erosi nahi? Alokatu ezazu bat!

Bloomberg atari ezagunak aditzera eman duenez Apple etxeak merkatua zabaldu nahi du, eta horretarako bere produktuek duten prezioak sortzen duten arazoa ezabatu nahi du. Autoak alokatzeko “leasing” sistemaren tankerako zerbitzu bat da Apple prestatzen ari dena, eta gaur egun herrialde batzuetan apurka-apurka gailua erosteko erabiltzen den bidea ordezkatuko luke.

Hala ere, eta beti ere aurreikuspenei men eginez, mugak izango ditu Applen etxearen berritasun honek. Produktuak, hau da iPhone eta iPad-ak sagartxoaren enpresarenak izango liratekeela beti. Jabetza Applena izango litzateke.

Hilabete gutxi barru eskuragarri egon liteke

2023. urterako hedatu nahiko lukete zerbitzu berria, beti ere Bloomberg atariaren arabera. Apple One izenarekin ezagutzen den harpidetza sistemarekin bateragarria izango litzateke alokairuaren bide hau. Gaur gaurkoz softwarea soilik duen eskaintzari hardwarea eskuratzeko aukera gehituko litzaioke horrela.

Azken artikukua | Sare sozialetako erronken arriskuak

One thought on “Ez duzula Apple gailu bat erosi nahi? Alokatu ezazu bat!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude