Xabildua

Teknologia albisteak

Facebookek Giphy erosi du

Interneten hastapenetan, bideoak bidaltzeko orduak eta orduak behar ziren garai haietan, GIFek ikaragarrizko arrakasta zuten. Hau baitzen irudiak mugimenduan ikusteko bide azkarrena.

Baina gaur egun, banda zabala hedatuta dagoenean, eta 5G teknologia gain gainean dugunean, GIFak berriro ere modan jarri dira. Mezularitza sistemek bultzatuta eta MEME-ek duten arrakastari esker, gaurkotasunera itzuli dira.

Hau ikusita GIF ezberdinak batu eta hauekin negozioa egin nahi izan duten enpresak asko izan dira. Hortxe kokatu dezakegu Giphy: 2016an 600 milioi dolarreko baliora iritsi zen enpresa. Eta Facebookek arrakasta hau aprobetxatu nahi izan du.

10.000 milioi irudi eta 700 milioi erabiltzaile

2020ko hasieran abiatu zituzten negoziazioak bi enpresek eta duela egun gutxi gauzatu da. Giphy, Facebooken familiara batuko da 400 milioi dolarren truke. Hau horrela, F handiaren aplikazioetan guztiz txertatuta ikusiko dugu aurrerantzean: Instagram eta WhatsAppean esaterako.

Hala ere, eta orain arte bezalaxe, Giphyk beste enpresa askori ere zerbitzua eskainiko die. Signal mezularitza sistemak, eta Whatsappen arerioetako batek, dagoeneko adierazi du, aplikazioa erabiltzen jarraituko duela. Hori bai, aplikazioa bera babestuz eta Giphy kanpoko elementu bat bezala utziz, bere barne kodean txertatu gabe.

One thought on “Facebookek Giphy erosi du

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude