Xabildua

Teknologia albisteak

Facebookek Messengerreko eta Instagrameko mezuak bateratuko ditu

Mark Zuckerberg buru duen enpresak, aspaldi adierazi zuen (2019ko martxoan) bere zerbitzuak bateratzeko intentzioa. Ba, esan eta egin: Instagram eta Messenger elkartzeko lanak martxan dira.

Lehen pausua enpresei zuzendua

Facebook Business Suite izena jarri dioten softwareari esker, Messenger eta Instagrameko mezu zuzenen zerbitzua, sarrera ontzi bakarretik kudeatzeko aukera eskainiko da. Ez da enpresak bere elementuak bateratzeko ematen duen lehen pausua, baina bai ordea, enpresa txikiei lana errazteko bide berri bat. Hauentzat zerbitzua erabilgarri dago. Enpresa handientzako aplikazioa, 2021ean egongo da erabilgarri.

Sheryl Sandberg, operazio zuzendariak adierazi duenez, aurrera begira, tamaina guztietako enpresei bideratu nahi diete software berria. Messenger eta Instagramez gain, Whatsappeko mezuak ere elkartzeko.

Erabiltzaile arruntak

Facebookeko sare sozialen erabiltzaileok, aspaldidanik argitaratu ditzakegu gure argazkiak, automatikoki, bi plataforma ezberdinetan. Sistema berriak ez luke eragin beharko gure egunerokotasunean.

Digital 2020 Global Digital Overview

Facebookek 2400 milioi erabiltzaile ditu, WhatsAppek 1600 milioi eta Instagramek 1000 milioi. Digital 2020 Global Digital Overview-ren datuak dira hauek.

One thought on “Facebookek Messengerreko eta Instagrameko mezuak bateratuko ditu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude