Xabildua

Teknologia albisteak

G Suite berriak Google Workspace izena du

Googlek bere produktuak bateratzeari ekin dio, beste behin ere. Irudi eta ikurrak bateratzeaz gain, G Suitetik kanpo zeuden aplikazioak ere batzeari ekin dio. Gmail, Docs, Meest, Sheets eta Calendar elkartuko dituen suite berriak Google Workspace izena eramango du. Ordainpeko eta doako zerbitzuak eskainiko ditu. Hala adierazi dute G handiko blog ofizialean.

Helburua, Microsoft gainditzea

Bulegotika edo ofimatika munduan Microsoft izan da urte luzez garrantzitsuena, eta arerio handi horren bila doa Google aldaketa berri honekin.

Berrikuntzei begiratzen badiegu, aplikazio zehatz bakoitzean, besteen elementuak txertatzean jarriko du azpimarra G handiak. Hau da: Dokumentu bat idazten ari bagara, klik xume bat egitearekin nahikoa izango da aurkezpen batean elementuak gehitzeko. Edo datu taula batean gaudela bideo-dei bat egin bertan ikusten ari garena elkarbanatu eta batera lan egiteko.

Berrikuntza hauek apurka-apurka txertatuko dira gaur egungo aplikazioetan. Hasiera batean kontu pertsonaletarako egongo da erabilgarri eta ondoren erabiltzaile profesionalentzat.

2 thoughts on “G Suite berriak Google Workspace izena du

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude