Xabildua

Teknologia albisteak

Google Play Pass, Apple Arcaderen aurkari berria

Aurreko urtean aurkeztu bazen ere, gaur bertan heldu da gurera G handiaren produktu berria. Harpidetza bidez, banaka erosi behar diren aplikazioak behera kargatzeko sistema da Google Play Pass.

Aplikazioak eta jokoan behera kargatzeko harpidetza honi esker, banaka garestiak izan litezkeen produktuak merkeago lortu ahal izango dira. Beti ere hilabeteko ordainketa egiten bada, noski.

Alde onak eta txarrak

Google Play Pass-i esker, gogaikarria izan litekeen publizitatea ezabatu nahi da aplikazioetatik, erabiltzailearen esperientzia hobetze aldera. Hori bai, Android sistema eragilea erabiltzen duten pertsonak, ez daude ordainketak egitera ohituak. Dena doan eskuratu nahi izaten da plataforman, ordainpeko sistema bat jartzea, aldaketa handi bat izan liteke erabiltzaileentzat. Ordainketak ohikoagoak diren Apple etxean esaterako, harpideak Arcade plataforman mantentzeko arazoak izan dituzte.

apple arcade
Apple Arcade

Arazo hauei entzungor eginez, Google, martxan jarri berri du bere sistema, eta hilabetero berrikuntzak txertatuko dituztela adierazi du bere blog ofizialak. Gaur gaurkoz: Stardew Valley, Sonic the Hedgehog, Terraria eta Photo Studio Pro bezalako aplikazioak topatu daitezke Google Play Passen.

2 thoughts on “Google Play Pass, Apple Arcaderen aurkari berria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude