drive

Gure edukia “desegokia” bada, Google Drive-ek hau ezabatzeko boterea izango du

Abenduaren 12an aurkeztutako arauen arabera, gure fitxategiak arakatzeko baimena izango du aurrerantzean Google Drive aplikazioak. Bilaketa horietan topatutako guztia aztertu ondoren, G handiak, elementuak ezabatzeko baimena izango du, bai eta fitxategien jabea Googleko zerbitzuetatik kanporatzkoa ere.

Ilegalak diren elementuen kasuan argi dago zein izango den bide orria. Baina zer gertatuko da elementu “desegokien” kasuan? Hau da, Googleren iritziz, baztergarriak diren fitxategiekin? Haurtzaroko argazkiren bat, edo parranda batean grabatutako audio bat, edo gure etxean gure buruari biluzik ateratako argazki batekin? Zer gertatuko da fitxategi guzti horiekin? Googleren esku gertauko gara.

Google epaile lanetan

Bere etxean, bere arauak, eta erabiltzaileok gure edukien jabetza guztiz galduko dugu aurrerantzean. Politika berrien arabera, Google Drive aplikazioan gure fitxategiak sartzen baditugu, Google izango da hauen jabea, eta bere ustez elementu “desegoki” horiek ezabatzeko ahalmena izandu. Inori azalpenik eman gabe. Sare sozialetan zerbait argitaratzearen pare geratuko da fitxategi bat Google Drivera igotzea.

Google-ek lehen pausua eman du eduki digitalen jabetzaren inguruan, baina datozen hilabeteetan zeresana emango du gai honek, Europar Parlamentua ildo beretik ari baita lanean.

Entzun gure azken podcasta | Agur BlackBerry OS


Argitaratua

hemen:

nork:

Etiketak:

Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude