Duela urtebete, Donald Trump, Estatu Batuetako presidenteak hartutako erabaki batek mugikorren mundua erabat aldatu zuen. Hartutako neurri horrek Huawei etxe txinatarrak herrialdean zabaltzeko zuen estrategia erabat zapuztu zuen, bai eta mundu zabaleko gainontzeko estrategiak ere. Donald Trumpek hartutako erabakiarekin, Huaweik, Googlekin zituen loturak ebaki behar izan zituen: Eta horren ondorioz mugikor eta tabletetan G handiaren aplikazioak gehitzeari utzi behar izan zion. Aplikazioak eta baita sistema eragile berbera ere. Android sistema eragilea, izatez librea bada ere, guk ezatzen dugun bertsioa Googlen eskutik pasa ondorenekoa baita.
Huaweik bi aukera zituen orduan, amore eman edo estrategia birpentsatu. Bigarren aukeraren autua egin zuen etxe txinatarrak. Eta hasiera baten sistema eragile propioa (HarmonyOS) kaleratzea erabaki bazuen, orain akordio berri bat aurkeztu baitu.

Sarean, aplikazioak eskuratzeko ezaguna den APKMirror ataria, bere denda ofizialera gehitzea erabaki baitu. Petal Search izeneko zerbitzuaren bitartez izango da.
Erabiltzaileentzat ez da aldaketarik egongo. Aplikazio bat behar duzula? Mugikorrean instalatua dagoen dendan eskuratu ahal izango duzu (akordio honi esker gainera milaka app egongo dira deskargagarri).
APKMirroretik eta Huaweitik, segurtasuna bermatua dagoela adierazi dute: APP-ak eskuratzeko web atari batzuk malwarea zabaltzek guneak bezala ezagutzen baitira gaur egun, eta honi aurre egingo diotela azaldu dute. Petal Search ez omen da sertasun zulo erraldoi bat izango.
Huaweiren estrategia hau nahikoa izango ote da G handitik guztiz aldentzeko eta bide propioa berme guztiekin egiteko? Denborak esango du. Oraingoz aukera berriak aztertzeari ekin dio, eta lan horretan bidelagun berriak egiten dabil etxe txinatarra.
Utzi erantzuna