Instagramek 10 urte bete ditu

2010.eko urriaren 6an argitaratu zen lehen aldiz Instragam aplikazioa App eta Play Storean. Hasiera haietan, oraindik ere Facebooketik at zegoen aplikazioak, berehala bereganatu zituen sareko erabiltzaile arruntak, argazkiak argitaratzeko eskaintzen zuen erraztasunagatik.

Flickr sare soziala zen momentu horretan  argazkiak elkarbanatzeko gehien erabiltzen zen aplikazioa, eta hasiera batean argazkilari profesionalek errezeloz begiratzen bazioten ere, urteen poderioz, bertara salto egin dute.

10. urte berrikuntzez betea

Aldaketa asko izan ditu Instragramek eta momentu oro modan zegoen aplikazioa hobetzen saiatu da. Twitterrek zuzenekoak egiteko Periscope aurkezten zuela? Denbora gutxira gauza bera egin zuen Instragamek. Snapchatek 24 orduan desagertzen ziren elementuak zituela? Instragramek Storyak. Azken berrikuntza TikTok sare sozial txinatarri kopiatutako Reealsak iizan dira.

10. urteurrena ospatzeko logo zaharrak erakusteko “trikimailua” jarri dute abian Instagrametik, garai haiek gogora ekartzeko.


Argitaratua

hemen:

,

nork:

Etiketak:

Iruzkinak

Erantzun bat “Instagramek 10 urte bete ditu” bidalketan

  1. […] orduren buruan desagertu egiten diren mezuak dira Fleet-ak, Instagramen hain ezagunak diren Storyen tankerakoak. Hemen ere argazki, bideo eta mezuak jarri ditzakegu, gure […]

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude