14 zenbakiak, 14. bertsioa esan nahi duela pentsa dezakegu, edo 14. urteurrena ospatzeko merkatuan jarritako produktuaren seinale izan daiteke. Eta horrela izan daiteke, baina ez da gaurko kasua. Apple etxeak, iPhonaren 14 atzizkia duen telefono adimentsua aurkeztu berri du 2022ko irailean, eta datozen hilabeteetan erabiltzaileok esku artean edukitzeko aukera izango dugu.
Irailaren 16an jarriko dira salgai iPhone 14 familiako telefonoak, 1.009€tik hasita.
Ezaugarriak
iPhone 14 | |
Pantaila | Super Retina XDR OLED 6,1 pulgadas 2.532 x 1.170 píxeles (460 ppp) |
Prozesadorea | Apple A15 Bionic |
Memoria | 128 GB / 256 GB / 512 GB |
Atzeko kamerak | Nagusia: 12 MP f/1.5 (1.9 μm) Angeluhandia: 12 MP f/2.4 |
Aurreko kamera | 12MP f/1.9, AF, True Depth |
Bateria | 18W-ko karga azkarra; Haririk gabeko karga 15W-koa |
Neurriak | 146,7 x 71,5 x 7,8 mm 172 g |
Prezioak | 1.009€-tik aurrera |
Berrikuntzak
Aurreko urteko bertsioaren mikrotxipa jarri diote iPhone 14-ari, eta generazio berrikoa PRO atzizkia dutenentzat utzi dute. Eta memorian ere 2021. urtea errepikatzea erabaki dute: 128gb, 256gb eta 512gb-ko aukerekin.
Gailuaren izarrak argazki kamerak dira. Nahiz eta megapixel gutxikoak izan (12megapixel ingurukoak), argi dezente harrapatzeko gai baitira.
Hasiera batean kargatzeko USB-C sistema erabiliko zela uste bazen ere (Europar Batasunak emandako jarraibideak kontutan hartuz), Apple etxeak Lightning portua erabiliko du oraingoan ere.
Ur eta hautsaren aurrean babesteko, IP68 estandarra erabiliko du iPhone 14ak.

Historia
2007. urtera egin behar dugu salto, Web 2.0 hitzak ahotan behin baina gehiagotan hartzen gehituen garaia. Musika deskargatu egin behar zen garaia eta telefono eramangarri arruntenak teklak zituzten garai hura. Telefonoei begiratu ezkero, tendentzia garbia zen garai hartan, gailu gero eta txikiagoak ziren protagonistak Jokoak, argazkiak eta politonoen garaiak.
Momentu hartan bertan aurkeztu zuen MACWORLD izeneko aurkezpenean, smartphonen munduan mugarria jarri zuen telefonoa. iPhone-a. Estatu batuetan jarri zen salgai, eta hasiera hasieratik zalaparta sortu zuen. Teklak alde batera utzi eta pantaila ukigarria erabiltzen hasi zelako. Ez zen lehen gailua izan teknologia hau erabiltzen, baina bai ezagun egin zuena. Hala ere gogoratu behar da telefono hark ez zuela 3G konexiorik, wifia bai hori bazuen eta “G teknologia ere, baina nabigazioa ez zen erosoa, nahiz eta safari nabigatzailea erabili.
2008. urtean jarri zuen Applek salgai bere gailua mundu zabalean 3G atzizkiarekin, eta izenak dioen bezala 3G teknologia erabiltzen zuen internetera konektatzeko.
Ordutik 11 bertsio kaleratu dira: Handiagoak, txikiagoak, diseinu interesgarriago zutenak edo optika ikusgarria zuten kamerez hornitutakoak.
Azken podcasta | Pasahitzen etorkizuna
One thought on “Irailaren 16an jarriko dira salgai iPhone 14 telefonoak”