Iritsi da Clubhouse aplikazioaren arerio zuzena. Ongi etorri Stereo!

Azken hilabeteetan denon ahotan egon da Clubhouse, zuzeneko irratsaioen unibertsoa, APP-en mundura ekarri duen aplikazioa. Gonbidapen bitartez soilik sartu gaitezke bertara eta hau gutxi balitz Apple gailuetarako soilik garatu dute. Muga gehiegi, baina hala ere sona ikaragarria izan duen aplikazioa izan da Clubhouse. Stereo, muga guzti hauek apurtzera etorri da. Baina lortuko ote du bere arerioa gainditzea?

2 aplikazioak 2020. urtean merkaturatu ziren, Clubhouse udaberrian, eta Stereo udan. Bide paraleloetatik joan dira orain arte. Azken hilabeteetan oihartzuna lehenegoak izan badu, bigarrenak ere bide berbera jarraitu nahi du orain, eta horretarako bere armak prest ditu.

Appleko gailuez gain, Android sistema eragilea erabiltzen duten aparailu guztientzat dago erabilgarri. Aplikazio esklusiboa izatetik urruntzen da, ahalik eta jende gehien bere barnera erakartzeko. Hau gutxi balitz, erraztasunak ditu aplikazioa erabiltzeko, bere arerioak ez bezala ez duelako gonbidapenik eskatzen bertan parte hartzeko.

Podcast zerbitzua ere kontuan hartzekoa da: Stereon eginiko irratsaio interaktibo guztiak sisteman bertan gordeta geratzen baitira, nahi duenak edozein momentuan kontsumitu ahal izateko. Eta APP-ean audioa bakarrik erabiltzen bada ere, erabiltzaileek avatar ezberdinak sortzeko aukera ere badute; Elkarrizketa ezberdinetan hauek erakutsi eta elkarrizketetan txertatzeko.

Baina Stereok, badu muga berezi bat, bere izenaren esanahiarekin lotuta dagoena: 2 pertsonen arteko elkarrizketa da aplikazioan eskaintzen dena. Hortik Stereo izena. Solasaldi interaktiboak sortu litezke, baina bi protagonisten azpitik geratzen dira gainerakoak, Clubhousen ez bezala.

Eduki sortzaileentzat ere plataforma egokia izan liteke, bertan sortzen den guztia monetizatzeko aukera dagoelako. 

Stereo edo Clubhouse?

Kristalezko bolak oraindik ez du erantzuk garbirik eskaintzen, baina momentu honetan Clubhouse Stereoren gainetik egongo litzatekeela esan beharko genuke. Bai behintzat orain arte sortutako arrabotsari so egiten badiogu behintzat.

Hasi berriak dira biak aplikazioen munduan, eta estrategia ezberdinak erabiltzen dituzte jendea erakartzeko. Badaezpada, Clubhousen, gonbidapena eskatzea izango da onena, Stereo erabili eta praktika hartzen dugun bitartean. Eta momentu batean, biak, maila berean jartzen badira, orduan egin beharko da autua. Eta kontuz! Xiaomik ere bere aplikazio propioa kaleratu berri baitu antzeko zerbitzua eskainiz.

Momentu hori iritsi bitartean, irratiaren uhiak garraia gaitzala, audio eta podcasten munduan.

Albiste Gehiago | Clubhouse, audioen sare sozial berria


Argitaratua

hemen:

,

nork:

Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude