Joker malwarea bueltan da

Urtarrilean atzeman zen lehen aldiz, eta irailean sartzearekin batera, berriro agertu da Joker birus informatikoa Android gailuetan. Zehazki esanda, Google Play Storeko 6 aplikazioetan topatu dute.

200mila gailu egon litezke kutsatuta

Malware honen arrisku nagusia bere hedapen handian dago: Adituek adierazi dutenez 200 mila gailuetan instalatu da azken egunetan. Software honen helburu nagusia, premiun kontuetan kontuak irekitzea da. Hau da: SMS-ak eta klik faltsuak erabiliz, erabiltzaileari harpidetzak egitea, kontu korronteetatik dirua ateratzeko, zerbitzu bat ematen egongo balira bezala.

Joker malware hau, Fleeceware familian sartuko litzateke. Pradeo, zibersegurtasuneko enpresaren arabera, Jokerrek arrsasto oso txikiak uzten ditu Android gailuetan, eta horregatik, birusa detektatzeko zailtasunak egon daitezke.

Hauek lirateke kutsatutako aplikazioak, ahalik eta azkarren ezabatu behar direnak:

  1. Safety AppLock
  2. Convinient Scanner 2
  3. Push Message-Texting & SMS
  4. Emoji Wallpaper
  5. Separate Doc Scanner


Argitaratua

hemen:

,

nork:

Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude