Online erosketak boga-bogan dauden honetan, ohikoa izan liteke ez jakitea noiz edo nondik iritsiko den eskatutakoa. Askotan bidalketa bat baina gehiagoren zain egon ohi baikara. Hau aprobetxatuz, eta Correos-en identitatea ordezkatuz, smhising eraso berriak atzeman dira azken egunetan. SMS-ak erabiliz gure datuak eskuratzeko teknika litzateke smighing-a, phishinga-ren barietate bat.
Mugikorrera heltzen den mezua
Aduanako ordainketa egin ez delako, fardel bat bidali gabe geratu dela adierazten da SMS horietan eta 1,79€ ordaintzeko eskatzen da. EZ EGIN KLIK mezu horuetan agertzen den estekan, kreditu txartel baten datuak sartzeko orrialde batera berbideratuko zaituelako. Mezu hau irakurri dezakegu SMS horretan:
“SERVICIO CORREOS, Su paquete no se ha podido entregar porque no se han pagado las tasas de aduanas (1,79€) puede pagar en el siguiente enlace”

Sarean ordainketak egiteko erabili ohi den formulario bat erakusten da bertan, gure datuak eskuratzeko prestatua, eta ezaguna zaigun pantaila bat simulatzen da bertan, maula edo estafa delitu bat burutzeko. Poliziak sare sozialen bitartez arrisku honen berri ere eman du.
Azken albisteak | Emoji berriak estreinatuko ditugu
Utzi erantzuna