Document foundantionen ofimatika suite arrakastatsua eskuragarri dago jada bere webgune ofizialean. LibreOffice berria, Windows, Linux eta ChromeOS-entzat garatu dute.
Software librean garatutako programa paketea, berrikuntza askorekin dator oraingoan. Horietako bat ofimatika software pribatiboekiko konpatibilitate hobetzea. Azken eguneraketari esker, DOCX, XLSX eta PPTX formatuekin lan egitea errazagoa da. Word, Excel eta PowerPointekn azken bertsioekin zehazki esanda.
Berrikuntzak
Aldaketa nagusietako bat itxura berrituan nabarituko dugu. AMD enpresaren babesari esker SKIA motore grafiko berria txertatu diote LibreOfficeri. Ikonoetan ere aldaketak ikusiko ditugu bertsio berrian: batez ere Windows eta MacOS bertsioetako irudietan nabarituko dena.

Behera kargatzeko prest
LibreOffice 7.0 softwarea prest dago erabiltzeontzat eta aurreko bertsioekin gertatu bezala, euskaraz jartzeko aukera ere izango dugu. Gida hau jarraitu ezkero, bertsio zaharragoak nola euskaratzen ziren ikus ahal izango duzue.
Linux, MacOS, Windows eta ChromeOS sistema eragiletarako eskuragarri badago ere, ez da gauza bera gertatzen Android, iOS eta iPadOS sistemekin. Document foundationek ez du bere softwarea sistema eragile horientzat prestatu, horregatik Collabora Office erabiltzea gomendatzen du.
Utzi erantzuna