Xabildua

Teknologia albisteak

Meet, Googleren bideo-deien APP berria

Aurreko artikuluan COVID19arekin lotura zuen maskara bati buruz hitz egin bagenuen, oaingoan coronabisurak famatu egin dituen bideo-deien programak aipatu behar ditugu. WhatsApp, Skype, Zoom edo Houseparty hitzak zure eguneroko hiztegian sartu badituzu, beste bat gehitu beharko duzu oraingoan: Meet.

Ingelesez bilera esan nahi duen aplikazioa, Google enpresa estatu batuarrak sortu du eta dagoeneko erabilgarri dago. Bere aurkariekin alderatu ezkero berrikuntza gutxi dakartza: Pertsona askorekin, aldi berean, bideo-deiak egitea, ez baita ezer berria. Pantaila berean, lautxiko ezberdinetan ikusi ahal izango ditugu kontaktu guztiak momentu berean.

Eskuragarri dago

APP-a maiatzaren 4ean jarri zen eskuragarri aplikazio atarietan. Eta aplizazioa kaleratzeaz gain, Googlek, Gmailetik zuzenean aktibatzeko aukera ere jarri dio Meeti. Lasterbide honi esker, posta elektronikoan ditugun kontaktuekin berehala jarri ahal izango gara harremanetan.

Gmail, aplikazio berri bat ezagutzera emateko lanetan sartzea, ez da estrategia berria G handiarentzat, duela urte batzuk BUZZ eta WAVE sare sozialak kaleratzeko erabilitako estrategia bera baita. Bide batez bi saiakera hauek ez zirela arrakastatsuak izan azpimarratu behar da. Eta bideo-deiak aipatuta, ezin dugu ahaztu, hau Googleren enegarren saiakera dela: DUO eta Hangouts, oraindik ere gogoan baitutugu.

Informazio gehiago | Google

One thought on “Meet, Googleren bideo-deien APP berria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude