Xabildua

Teknologia albisteak

Meta Europar Batasunaren aurka: Facebook eta Instagram arriskuan

Datuak eskuratu, ondoren gurutzattu, eta bertatik lortutako informazioarekin etekinak lortzea. Horixe da interneteko enpresa erraldoien nahi nagusia. Eta lan horietan dauden traben ondorioa da Mark Zuckerbergen Meta enpresaren mehatxua: Gure datuak nahieran erabiltzen utzi ezean, egunero erabiltzen ditugun aplikazioak itxiko dituela azpimarratu baitu.

Screms II sententziak hala aginduta, 2020. urtetik, Facebook bere barnean duen Metak, ezin ditu Europar Batasuneko herritarren datuak AEB-ra bidali, eta hau horrela, multinazionalaren jarduera mugatua dago gaur gaurkoz. Ameriketako Estatu Batuetako “Securities and Exchange Commission”-ean aurkeztutako dokumentu baten bitartez egin dio mehatxu Metak Bruselari. Gauzatuz gero, eta gaur egun indarrean dauden lege eta arauak aldatu ezean, europarrok ezin izango ditugu Instagram eta Facebook sare sozialak gehiago erabili.

Pribatutasunaren ezkutua

Europar batasuneko biztanleon datuak babestuak daude 2016. urtetik. Jende arruntaren interesak babesten dira ezkutu horren bitartez eta enpresei zailtasunak jartzen zaizkie gure datuak pilatu eta erabiltzeko.

Eta hauxe da Metaren kexa nagusia, datuak nahi bezala erabili ezindituenez, dirua galtzen dabilela argudiatzen baitu. Ez da ahaztu behar 2021. Urtean 225 milioi euroko isuna ordaindu behar izan zuela Metak, WhatsApppek izandako segurtasun zuloagatik.

Facebook eta Instagram desagertzen ikusiko ditugu?

Mehatxuaren oihartzuna zabala izan da, baina ez dirudi Metak agindutakoa beteko dutenik. Negozioa errentagarria da, nahiz eta ez eskuratu nahi adina informazio. Milioika erabiltzaile ditu Metak Europar Batasunean, eta pertsona horiek betirako galtzea ez legoke multinazionalaren gidalerroan.

Datuak nahi bezala erabili, eta ondoren jasoko lukeen isuna negoziatzea izango litzateke ziurrenik Metaren ideia nagusia. Edo presio egin legedia apur bat aldatzekoeta datuak gurutzatzeko aukera izateko. Dena airean dago.

Baina garrantzitsuena. Zer gertatuko litzateke influentzerrekin? Euren bizitza sare sozial hauetan agerian uzten duten pertsona horiekin? Horiei ere negozioa amaituko ote zaie?

Denborak argituko du.

Entzun gure azken podcasta | Xabildua Podcast 2×05

One thought on “Meta Europar Batasunaren aurka: Facebook eta Instagram arriskuan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude