Abuztua opor garaia izan ohi da jende askorentzat, eta noski, aisiaz disfrutatzen ari garen une horretan bertan ere, ezin ditugu mugikorrak alde batera utzi. Argazki bat ateratzeko, jatetxe edo leku turistiko bateko informazioa kontsultatzeko, WhatsAppera konektatzeko…
Horregatik, gaurkoan, erabilera handiko egun hauetan, gure mugikorra zaintzeko gomendio batzuk eskainiko dizkizuegu Xabilduatik.
Tenperatura
Aparailu elektronikoak diseinatzerako orduan, tenperatura kontuan hartzen badute ere, udako tenperaturek ez diete onik egiten gure gadgetei. Eta are gutxiago eguzki izpiek zuzenean gure gailua jotzen badute. Horregatik, gure mugikorraren tenperatura kontrolatzea ezinbestekoa da.
Berotasun handia nabaritzen badugu, eguzki izpien eraginpetik kentzeaz gain, mugikorra minutu batzuez itzaltzea komeni da. Horrela softwarea geratzea lortuko genuke, eta barruan dituen prozesuak geratuko genituzke. Laburrean esanda; itzaletara eraman mugikorra, eta itzali.
Hezetasuna
Motzean esanda…. Mugikor gehienak ez dira uraren lagunak. Beraz kontuz itsasora edo igerilekura salto egiten duzuenean. Eta kontuan izan komunerako bisitak ere, telefono askok galdu baitute bizia bertako putzuan.
Ziur, busti ezkero aparailua arrozetan murgiltzearen kondaira badakizuela. Eraginkorra dela esan daiteke, baina ez litzateke lehen pausua izango: telefonoa itzaltzea garrantzitsuagoa baita. Horrela barruan gerta litezkeen zirkuitu laburrak ekidingo ditugulako. Telefonoak dituen bandejatxoak atera, eta bateria kentzerik badago badago, hau ere kendu, hezetasuna ahalik eta azkarren kentzeko.
Kontuz garai hauetan hain ohikoa dugun hidrogelarekin ere, gure gailuetako zirkuitoentzat ez baita elementurik egokiena eta.

Area
Gure mugikorraren beste arerio bat hondartzako area izango litzateke. Bertan aurkitu ditzakegun milioika partikuletako bat nahikoa baita gure gailua erabat matxuratzeko. Horregatik, hartu beharreko lehen neurria, gure gadgeta babestea izango litzateke. Bina zer egin beharko genuke areak gure gailuaren barrenerako bidea aurkituko balu?
Hondar aleak zapi batekin kentzen saiatuko ginateke lehenik eta behin, gehiegi igurtzi gabe, pantaila babeste aldera. Zulotxoak garbitzeko, eraginkorrena, putz egitea izango litzateke baina hau ere kontuz egin beharko litzateke; putz egitean hezetasuna ere sartu dezakegulako barnera. Hori bai, ez erabili sekula ile lehorgailua, berotasunak eta potentzia handiak mugikorra gehiago matxuratu dezakeelako.