Munduko abiadura errekor berria ezarri da! Netflix osoa segundo batean, zure eskuetan

Londreseko Global Universityk egindako proben emaitza da hau. Laborategian egindako azterketan, sareko errekor berria ezarri baitute. Bertan segundoko 178 terabite transmititzeko gai izan dira.

Gure etxeetan kontratatua dugun abiadurarekin alderatu ezkero, ohiko abiadak ehunka aldiz hobetzen dituela ondorioztatu dezakegu. Eta lan honetarako zuntz optikoa erabili dute.

Argiaren abiada

web

webErrekorra gainditu duen taldeko buru den Lidia Galdianok argitu denez, ohiko konexioetan erabiltzen den argi espektroa baina banda zabalagoa erabili dute. Ohiko interneteko konexioak 4,5 THz-eko uhin-luzera dute, eta ikerketan erabilitakoak aldiz 16,8 THz-koa. Banda zabalera laukoizteak, abiadura 2 milioi aldiz azkartzea ekarri du.

Laborategian egindako azterketa, askoz ere konplexuagoa izan da. Funtsean etorkizun batean gure etxeetan erabili ahal izango dugun teknologia aztertzen ibili direla aurreratu dezakegu.

Ikerketan egindako lana, bere horretan ezin da gaur egungo internet sarera eraman, baina bertan ikasitakoak etorkizun labur baterako onurak ekarri ditzakela argi dago. Ikertzaileek adierazitakoaren arabera, eurek erabilitako teknologiak gaur egungo Interneteko abiada 30 aldiz hobetzea ekarriko luke , gaur egungo sarea erabiliz egiteko aukera egongo litzatekeelako.

Webeko azken albistea: Urte bete Internet Explorerren agurrerako


Argitaratua

hemen:

nork:

Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude