2021eko irailaren 24ean sartzearekin batera, gauerdian zehazki esanda, egin du Nintendo etxe japoniarrak udazkeneko bere Nintendo Direct aurkezpena. Datozen hilabeteetan Switch bideo-kontsola ezagunean ikusiko ditugun jokoak. 40 minutuz luzatu zen aurkezpenean argi-itzalak egon ziren.
Monster Hunter Rise: Sunbreak
Munstroak ehizatzeko Campcon etxearen jokoaren luzapena. 2022. urterako udaberrian izango dugu eskuan, eta sortzaileek adierazi dutenez, erraldoia izango da.
Super Smash Bros eta Animal Crossing
Bi jokoek berrikuntzak izango dituzte datozen aste eta hilabeteetan. Lehenengoari begiratzen badiogu, urrian jakingo da zein izango den jokoko azken gerlaria. Animal Crossing-eko berrikuntzak aldiz, datozen asteetan erakutsiko dira aurkezpen berri batean.

Kirby and the fogotten land
Nintendoko pertsonaia ezagunaren abentura berria. Kasu honetan 3 dimentsioetan jokatuko den abentura izango da, Mario Odissey ezaguren antzera.
Triangle Strategy
Square Enix etxe japoniarraren RPG berria. 2D HD bertsioan helduko zaigu bideo-kontsolara 2022ko udaberrian. Joko osoa, erabiltzaileek duela hilabete batzuk proba bertsio batetan azaldutako iritziak kontutan hartuta izan da programatua.
Nintendo Switch Online berria
Aurkezpeneko puntu ilun handienetakoa. Gaur egun esku artean dugun Online zerbitzuari, Nintendo 64 eta Mega Drive bideo-kontsola klasikoetako jokoak gehituko zaizkio. Hori bai joko zehatz horietara jolasteko harpidetzan gehigarri bat ordaindu beharko da. Urruneko aginte klasikoak ere salgai jarriko ditu Nintendok.
Bayonetta 3
Azkenean heldu da! 2017. urtetik espero zen aurkezpena! Sorgin ezagunaren jokoa datorren urtean merkaturatuko da.
Ez da bideo-jokoa baina…
Super Mario iturgin ezaguna, marrazki bizidunen film luze baten protagonista izango da. Eta ingelesezko bertsioan Chris Pratt ezagunak jarriko dio ahotsa. Super Mario 64 jokotik Charles Martinet aktoreak jarri izan dio ahotsa Mariori, eta aktore ezagunago bat protagonista bezala hartzeak sutu egin ditu zaletuak. Ikusi egin beharko da Guardians of the Galaxyko protagonistak film honetan egingo duen lana, baina gaur gaurkoz zalantzak dira nagusi.