Xabildua

Teknologia albisteak

Nintendo, Switch berri bat prestatzen ari da

Bloomberg atariaren arabera, 2021. urtea amaitu baina lehen aurkeztuko du etxe japoniarrak Switch bideokontsola berria. Gailu berriari esker, Nintendok, Microsoftek eta Sonyk merkaturatu berri dituzten aparailuei aurre egiten saiatuko da.

Nolakoa izango da Switch berria?

Gaur egun merkatuan dagoen Switch kontsolak baino pantaila handiagoa izango duela eman du jakitera Bloombergek. 6,2 hazbeteko pantailatik, 7 hazbeteko batera pasako da, eta OLED teknologia erabiliko omen du. Eta hau gutxi balitz 4K bereizmena eskaini ahal izango omen du, telebistara konektatua dagoen momentuan. Gaur egun, dendatan dagoen gailuak bezalaxe, telebistara konektatzeko aukera izango du eta bideokontsola eramangarria ere izango da.

Prozesagailu berri eta ahaltsu bat ere izango omen du Switch berriak, ez da PlayStation 5 edo Xbox Series X/S bideokontsolen parera helduko, baina gaur egun merkatuan dagoen bideokontsola baino boteretsuagoa izango da; Grafiko ikusgarriak eta segunduko irudi gehiago txertatu ahal izango ditu Nintendoren ustezko aparailu berriak. 

Ez da lehen aldia Switch berri baten zurrumurruak entzuten direla, eta ez da ahaztu behar Nintendok askotan gezurtatu dituela txutxu-mutxu horiek. 

Oraingoan, egia izango ote da? Hala balitz laster entzun beharko genituzke filtrazio berriak.

Albiste gehiago | Banana PlayStation 5aren urruneko aginte berria izango da?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude