Etxetik irten aurretik, errepide sare nagusiaren egoera zein den jakitea, behar beharrezkoa da bidai bati ekin behar badiogu. Irratiaren bitartez jasotzen dugun informazioa garrantzitsua da, baina gaur egun, mugikorreko mapei kasu gehiago egiten diogu. Baina, nola daki Googlek zein den uneoro trafikoaren egoera?
Datuen analisian eta adimen artifizialean dago gakoa
Googlek, bere blog ofizialean argitu du lan hau nola egiten duen. Bertan irakurri dezakegunez mapen zerbitzu erabiliena izatea da Google mapesentzat punturik garrantzitsuena. Zerbitzua erabiltzen duen orori uneoroko geolokalizazioa eskatzen zaiolako. Informazio honekin, eta errepide bakoitzak duen abiadura berezitasunekin, kalkulu matematikoak egiten ditu G handiak.
3 puntu horiek erlazionatuta, ohi baino mantsoago doazen pertsonak erraz identifikatzen ditu Google Mapsek. Eta noski gauza bera pertsona edo gailu askorekin egin ezkero, autopilaketak atzematen dira.

Hobekuntzak
Hau gutxi balitz, IA DeepMind ikerketa institutuarekin akordioa sinatu berri du Googlek zehaztasuna areagotzeko. Haien esanetan gaur gaurkoz, trafikoaren egoera, nolakoa den, %97an jakin dezakete.
Utzi erantzuna