Xabildua

Teknologia albisteak

Nork irabaziko du Fornite eta Appleren arteko guda?

Udako istorioa bilakatzen ari da Apple eta Forniten jabe den Epic etxearen arteko tirabirabira. Labur eta azkar ulertzeko, Appleko gailuetan aplikazioak instalatzeko beharrezkoa da aplikazio hori apple etxearen dendan egotea (App Storean). Eta hor egoteko baldintza zehatz batzuk bete behar dira. Horietako bat ordainketekin lotua dago.

%30eko komisioan dago gakoa

Apple etxearen sistema ofizialen bidea jarraitzen denean, sagar murtxikatuaren enpresak salerosketen %30 bereganatzen du. Komisio hau da Epic etxeak gehiegitzat jotzen duena, eta finantzazio bide berriak bilatzera bultzatu duena. Duela aste pare bat Epic-i zuzeneko ordainketak egiteko bidea ireki zuen aplikazioan bertan, Appleren ordainketa sistema saihestuz.

Zein izan da ondorioa? Applek Fornite bere dendatik kendu duela. Googlek ere bide bera jarraitu du, eta joko ezaguna bere dendatik ezabatu du. Spotify, aldiz, Epic-en alde jarri da, komisioak handiegiak direla salatuz. Diru asko dago jokoan.

Apple presioa egitera

Cupertinoko enpresak ere erasora jo du. Bere dendan Epic storekin lotura dutek aplikazio denak blokeatuko dituela esan baitu. Epic etxeak, jokoak egiteaz gain, jokoak garatzeko softwarea ekoizten duelako, Unreal Engine izenekoa. Mila garatzailek erabiltzen dutena.

Hau da, eta laburbilduz. Epic nazkatu egin da irabazien ehuneko 30 oparitzeaz, Applek diru hau ez galtzeko presioa egin nahi dio Epic etxeari, bere beste negozio erraldoi bateko irabaziak mugatuz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude