OnePlus Xiaomiren merkatuan sartzeko prest: Eskumuturreko adimentsuak salduko ditu

Arerio baten produktuak funtzionatzen duenean, bi aukera dituzu: Alde batera egin, edo bestela, antzeko produktu batekin aurre egitea. Eta OnePlus enpresak bigarren aukeraren alde egitea erabaki du: eskumuturreko adimentsuak merkaturatuko ditu. Xiaomiren Mi Band-ak ikaragarrizko arrakasta izan dute azken urteetan.

Produktu eder bat prezio ezin hobe batean

2021eko urtarrila bitarte Mi Bandaren 5 generazio ezberdin jarri ditu salgai Xiaomik. Hasieran 4 LED zuri besterik ez zituen eskumuturrekoa, NFC teknologiaz hornitutako koloretako pantaila dun aparailurarte. Gaur gaurkoz, GPS-a besterik ez zaio falta goi mailako ordulari adimentsuen pare jartzeko. Eta noski 25-40€ bitarteko prezioan. Gaur arte, inork hobetu ezin izan duen produktua izan da.

OnePlus smart band

Twitter bidez eman dute jakitera euren produktua berria. Eta nahiz eta oraindik datu gutxi ditugun esku artean, zuzenean Xiaomi edo Realme enpresen produktuekin lehiatu nahi duela argi dago.

Aurreko asteetan filtrazio bat edo beste egon zen eskumuturreko honen inguruan, bertako informazioa ziurtzat ematen bada 40 dolarren truke salduko dela baieztatu daiteke. Honez gain koloretako pantaila izango duela jakina da. Eskumuturrekoa, gomakoa izango da, eta kolore ezberdinetan salduko da.


Argitaratua

hemen:

nork:

Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude