Mindblown: a blog about philosophy.

  • Bizitza digitala eta ekologia | Sarean

    Ez gara ohartzen, baina sarean egiten dugun klik bakoitzarekin CO2-a isurtzen dugu, eta ez kantitate txikian. Aztarna digitalaz mintzatzen gara normalean, gaurko kolaborazioan ordea, gure bizitza digitalak errealitatean uzten duen aztarna izan da protagonista. Hau dena Euskadi Irratiko Sarean irratsaioan. Entzun aurreko kolaborazioa | Cookie-ak

  • Cookie-ak | Sarean

    Interneten nabigatzen dugun bitartean, cookie-ak onartzeko botoi guztiak zanpatzen ditugu. Horren ondorioz publizitate ugari jasotzen dugu, eta hau gutxi balitz, publizitate pertsonalizatua izan ohi da. Azukrez goraino bukatu dugu aste honetako Euskadi Irratiko Sarean irratsaioan. Entzun aurreko kolaborazioa | FOMO, eduki digitala galtzeko beldurraz

  • FOMO | Sarean

    Ingelesezko “Fear of missing out”, edo zerbait galduko dugunaren beldurraz aritu gara aste honetako kolaborazioan. Gizarte digital honetan datuak eta informazioak abiadura bizian mugitzen direnez, hauek galtzearen beldurraz hausnartu dugu Euskadi Irratiko Sarean irratsaioan. Entzun aurreko kolaborazioa | Datuak boterea direnean

  • Datuak boterea direnean | Sarean

    2021ko udazkenean Facebookek izandako erorketaren ondorioz ohartu ginen, gure datu pribatu guztiak, sare sozial erraldoi baten esku daudela. Facebooken atzen baitaude bai Instagram eta baita WhatsApp ere. Gure datuak “oparitu” egiten dizkiegu enpresa erraldoiei, eta horrek erabiltzaileongan sortzen duen egoeraz aritu gara Euskadi Irratiko Sarean irratsaioan. Aurreko kolaborazioa: Datuen migrazioa

  • Xabildua Podcast 2×04: WhatsApp eta Instagramen itzalaldia

    – Facebook, Instagram eta WhatsAppen itzalaldia. 6 orduz ezin izan ginen zerbitzu hauen bitartez komunikatu. Zer dela eta? Akats teknikoa izan zen? – Netflix aplikazioaren “The Squid Game”, “El juego del calamar”, telesailaren arrakastak Hego Koreako banda zabalean eragina izan du – Windows 11 merkaturatu berri da – Euskarabildua, 10. edizioa urriaren 28an egingo Donostiako…

  • Datuen migrazioa | Sarean

    Gailu batetik bestera gure datuak mugitu behar ditugunean sortzen diren buruhausteen inguruan aritu gara aste honetako Sarean saioan. Euskadi Irratiko uhin eta sareetan.

  • Xabildua Podcast 2×03: USB-C Europako kargagailu unibertsal berria

    – Europako Batzordeak hala onartuta, telefono eta tabletetan USB-C kargagailua erabili beharko da 2024. urterako. Apple etxearentzat kolpe gogorra, ez ordea gainontzekoentzat. – Nintendo Direct aurkezpena ere gertutik jarraitu dugu. Datozen hilabeteetan merkaturatuko diren jokoak ikusi ditugu. – Phishinga ere protagonista gaurkoan. WhatsAppeko segurtasun kopiak egiteko emailak amu bezala erabiltzen ari dira gure datuak eskuratu…

  • Nintendo etxeak egindako aurkezpenaren laburpena

    2021eko irailaren 24ean sartzearekin batera, gauerdian zehazki esanda, egin du Nintendo etxe japoniarrak udazkeneko bere Nintendo Direct aurkezpena. Datozen hilabeteetan Switch bideo-kontsola ezagunean ikusiko ditugun jokoak. 40 minutuz luzatu zen aurkezpenean argi-itzalak egon ziren. Monster Hunter Rise: Sunbreak Munstroak ehizatzeko Campcon etxearen jokoaren luzapena. 2022. urterako udaberrian izango dugu eskuan, eta sortzaileek adierazi dutenez, erraldoia…

  • USB-C, Europako kargagailu unibertsala

    USB-C, Europako kargagailu unibertsala

    Europako Batzordeak hala onartuta, 2024. urtetik aurrera, merkaturatzen diren gailu guztiek USB-C kargagailua erabili beharko dute. 2014ko irrati ekipamenduen zuzentaraua berritzearekin onartu da aldaketa. 2009tik 2014ra bitarte, 30 kargagailu ezberdin erabiltzen ziren merkatuan, eta Europar Batzordearen zuzentarauak 3ra murriztu zuen zenbakia hura. Onartu berri den berrikuntzari esker,  bakarra erabiliko da Europar Batasunean. Gaur gaurkoz dendatan…

  • Xabildua Podcast 2×02: iPhone 13 telefonoak aurkeztu dira

    – iPhone 13 berriak aurkeztu berri dira, eta hilabete amaieran egongo dira eskuragarri. – PlayStation Showcase-ak utzitakoa ere aztertu dugu, 2022an esku artean izango ditugun bideo-jokoak. – QR kodeen bitartez phishinga egiten ari dira! – Instagramek kalte egiten die nerabeei, errealitatea desitxuratzen duelako. – Sprectrum bideo-koltsolaren sortzaile izan zan Clive Sinclair hil da.

Liburu-gomendiorik baduzu?