Duela egun batzuk AEB-ko Kapitolioak jasan zuen erasoak, munduko politika aztoratzeaz gain, sareak ere pil-pilean jarri ditu. Batez ere larunbatean Twitter eta Facebook sareek Donald Trumpen profilak blokeatu ostean. Estatu Batuetako presidentea blokeatzeak, bere jarraitzaileak sutzea ekarri zuen, eta sare erraldoiek zentsura ezartzen ari zirela adierazi zuten. Momentu zehatz horretan entzun genuen gehienok PARLER hitza.
Zer da Parler?
Twitter sare sozialarekin antzekotasunak dituen plataforma da Parler (albisteak edo azken ordukoak zabaltzeko lekua). Baina txoritxoaren aplikazioarekin alderatuz, moderatzailerik ez duen sarea izango litzateke. Astakeria handienak ere bere lekua duen tokia izango litzateke. Eta teorian behintzat, inork ezabatuko ez lukeen mezua egongo lirateke bertan.
Horregatik, azaroan John Bidenek AEb-ko hauteskundeak irabazi ostean, Donald Trumepen jarraitzaileen oasi bilakatu zen Parler. Teoria, eta konspirazioen gordeleku bilakatu baitzen. Aplikazioaren buru den John Matzek, Fox katean egindako adierazpenen arabera, ohiko sare sozialak ezkertiar ideologiari lotuak daude, eta erregulazioek kalte egiten diote libre pentsaerari.
Sare sozial berriaren bultzatzaile edo “influencerrei” begiratu ezkero ere, eskuin eta ultra-eskuineko pertsonaiak ageri dira. Ted Cruz errepublikarrak adibidez bere ohiko profiletan hedatu zuen bere Parlerreko kontu berria. Espainian aldiz VOX alderdiarekin lotutako pertsona izan dira sare honetara batu direnak.
Google, Apple eta Amazonekin arazoak
Donald Trumpi egin bezalaxe, bere jarraitzaileei ere, ohiko sare sozialetako profilak itxi dizkiete, gezur eta konspirazioak zabaltzeagatik. Parlerren ordea, nahi adina zabaldu ziren Kapitolioko erasoen inguruko gezurrak. Horregatik Googlek eta Applek euren aplikazio dendetatik Parler ezabatzea erabaki zuten, Parlerrek denda horietan egoteko arauak urratu zituela argudiatuz.
Amazon izan da erabaki hauekin bat egiten azkena. Parler, bere zerbitzarietatik bota du, eta honek sare sozialaren datu baseak ia ezabatzea ekarri du. Zerbitzari hauek gabe, hankamotz utzi baitute sare soziala, gaur gaurkoz Parlerrek ez baitu ordezko zerbitzariririk.
Buzzfeed News atariaren arabera, Amazonek asteak eman ditu Parlerrekin akordioak itxi nahian, baina sare sozialak uko egin dio adostasunetara iristeari. Ez baititu 100 bat mezu ezabatu nahi izan. Sare desentralizatu bat izango balitz, ez litzateke tinka larri honetan egongo.
Albiste gehiago | Xabildua Podcast 1×13
Utzi erantzuna