Xabildua

Teknologia albisteak

PlayStation Showcase: Sony etxearen berrikuntzak

Duela 10 hilabete jarri zen salgai Sony etxe japoniarraren PlayStation 5a, eta hilabete guzti hauetan joko interesgarri ugari merkaturatu dira.  Aste honetan bertan Ratchet&Clank edo Dark Souls bezalako jokoen ondorengoak aurkeztu dira PlayStation Showcase izeneko aurkezpenean.

Gran Turismo 7

2022ko martxoaren 4an kaleratuko dute autoen joko berria. Grafiko ederrak erakutsi ziren aurkezpenean, eta dibertsioa bermatua dagoela dirudi trailerra ikusi ondoren.

God of War: Ragnarok

Kratos gerlari greziarraren jokoaren aurkezpenak, ez zuen kaleratze data argitu. Bai ordea jokoaren lehen irudiak.

Star Wars: Knights of the Old Republic Remake

Merkturatze datarik gabe eta jokoaren irudi zehatzik gabe erakutsi bazen ere, joko ezagunaren bertsio berria martxan dagoela eman zuten jakitera bideo labur baten bidez. Jarraitzaile ugari dituen bideo-joko honek, Star Warsen unibertsoan murgilduko gaitu, hori bai, pelikuletan ikusi izan ditugun istorioen aurretik gertatutako kontakizunetan oinarrituko da.

Spiderman 2 eta Marvel’s Wolverine

Eta aurkezpena amaitzeko, Sonyk Spiderman berria erakutsi zuen: Peter Parker eta Miles Morales, bi super-heroiak batuko dituen jokoa. Oraingoan Venom antagonista ezaguna izango dute aurrean.

Marvelen munduan jarraituz, Otsokumeren (Ingelesez Wolverine) joko berria ere martxan dagoela argitu zen. Datarik gabe, eta bideo motz batekin, mutante ezagunak PlayStation 5ean abentura berri bat izango duela jakinarazi zen.

Horizon Forbidden West

Aloy izeneko neskatilaren abenturek badute joko berria. PlayStation 4 eta PlaStation 5 kontsoletan funtzionatzeko prestatu dute jokoa, baina hasiera batean 2021 urtea amaitu aurretik kaleratzeko intentzioa bazegoen ere, 2022 hasieran kaleratuko dutela eman dute jakitera.

Bideo-joko ugari erakutsi ziren 40 minutuz luzatu zen aurkezpenean, baina Sony etxe japoniarraren ahulezia ere agerian geratu zen. Eguberrietan, bideo-joko gehien saltzen den garaian, ez baitute produktu berririk izango merkatuan. 4 hilabete itxaron beharko dira beraz produktu berriez gozatzeko.

Entzun gure podcasta: Xabildua 2×01

One thought on “PlayStation Showcase: Sony etxearen berrikuntzak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude