1972. urtean merkaturatu zen, bideo-jokoen munduan, mugarria izan zen produktua. Makina erraldoi bat zen, pantaila beltz baten gainean dar-dar egiten zuten ikono zuriak erakusten zituena. Pinpon-eko joko bat irudikatu nahi zuen jokoa zen Pong.
Urte asko pasa dira data hartatik, baina vintage teknologia hainbeste estimatzen den garaian, lizentziaren jabe den Atarik gugana ekarri nahi izan du bideo-jokoa.
ATARI MINI PONG JR.
Aspaldiko jokoa gaur egunera ekartzea ongi dago, baina Atari etxe japoniarrak aldaketak egin dizkio softwareari, bai eta hardwareari ere. Bideo-kontsola eramangarri bat aurkeztu dute Atari Mini Pong Jr. izenekoa, eta bertan sartu dute bideo-jokoa.
Baina punta puntako hardwarea daraman kontsolan aurkituko dugun programa ez da 1972koa. Jokoa berriro programatu eta gaurkotu baitute. Gailua aztertzen badugu, 1972an ezagunak egin ziren kontrolak topatuko ditugu: Zelaia defendatzeko atezaina, eskuinera eta ezkerrera mugitzeko erruleta bidez egingo baita.
Gaur egungo mugikor eta bideo-kontsolak bezalaxe, Atari Mini Pong Jr. gailua ere, USB konexio bidez kargatuko da. Hala eraman du ezagutzera etxe japoniarrak bere Instragram kontu ofizialean.
Oraindik argitu ez dena merkaturatze data da, baina ziurrenik Atarik eguberrietako kanpainarako prest eduki nahi izango du bere bideo-kontsola. Bideo-joko salmententzat urteko garairik garrantzitsuena baita.
Utzi erantzuna