Xabildua

Teknologia albisteak

Raspberry Pi 400, teklatu baten barruan dagoen ordenagailua

Ordenagailu bat imajinatzen dugunean, dorre handi ilun eta triste bat imajinatzen badugu ere, azken urteetan irudipen hori asko aldatu da. Teknologiaren eraginez, elementu txikiak sortu ahal izan dira, eta gaur egun aparailurik txikinenean ere txertatuta ikusi dezakegu ordenagailu bat. Raspberry Pi ordenagailuak ere ibilbide luze eta oparoa egin du azken urte horietan. Plaka nagusi soil eta merke bat bezala saldu izan da: erabiltzaileok gure gustura software ezberdinarekin eraldatu izan duguna. Eta azken aste honetan aurkeztu den Raspberry Pi 400 gailuak ere ibilbide bera jarraitu du.

80. hamarkadan ezagun egin ziren 8 biteko ordengailuen antza du gailu berriak, Comodore 64 zahar baten antza. 1,8 GHz-ko 4 nukleoko ARN Broadcom prozesagailua du bere barnean, 4GB-ko Ram memoriarekin eta kontsumo baxuko 5.0 Bluetooth konexioarekin. USB portuei begiratu ezkero 2.0, 3.0 eta C motako konextoreak ditu Raspberry Pi 400 ordenagailuak. Hardwarea gehiago aztertzen badugu, Ethernet portua eta haririk gabeko WiFi 5 zerbitzua aurkitu ditzakegu, bai eta 4K bideoak dekodetzeko ahalmena ere.

Raspberry Pi 400, hardwarea baino gehiago

Orain arte esku artean izan ditugun Raspberry Pi plakak erabilera anitzekoak izan dira: Ordenagailu arrunt bat bezala konfiguratu ahal izan da, bai eta bideo-joko zaharretara jolasteko aparailuak bezala ere. Aste honetan aurkeztu duten bertsioari esker mahai gaineko ordenagailu arrunt bat ordezkatzeko aukera eskaintzen da.

Software librean lan egin dezake, eta egunero erabiltzaile arrunt batek behar dituen zerbitzuak ditu: Interneterako konexioa, multimedia erreproduzigailua, bulegorako programak… Konfigurazio erraza ere jarri diote Raspberry Pi 400-ari, nahikoa baita kableak entxufatzearekin, lanean hasteko.

78 dolarretan salduko da eta ikasleentzat eginiko ordenagailua dirudi: Prezio merkea du, software librean lan egin dezake, eta ordenagailu oso bat da (ez da lainoarekin lan egiteko bakarrik prest dagoen parailua).

Estatu Batuetan erabiltzen den QWERTY teklatuarekin jarri dute salgai, baina arrakasta izan ezkero laster ikusiko dugu gainontzeko herrialdeetan erabiltzen diren teklatu mota ezberdinekin salgai.

Entzun gure azken Podcasta | Xabildua 010

One thought on “Raspberry Pi 400, teklatu baten barruan dagoen ordenagailua

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude