Signal, mezularitza aplikazio deskargatuena

Duela egun batzuk eman zen jakitera WhatsAppek erabiltzaileon datuak Facebookekin elkarbanatuko zituela. Aplikazioan bertan datuen erabilera hori onartzera ere gonbidatzen zuen WhatsAppek. Eta onartu ezean, APP-ak ez zuela funtzionatu adierazten zuen.

Eta zer erantzun du jendeak? WhatsApp alboratzea, eta Signal erabiltzen hastea. Gaur gaurkoz aplikazio dendatan, APP deskargatuena da. Bai APP Storean, bai eta Google Play-en ere. Momentu honetan Signal da Erresuma Batuko, Frantziako, Estatu Batuetako eta Espainiako aplikaziorik deskargatuena. WhatsAppek erregetza galdu du.

Zer da Signal

Pertsonen arteko komunikazioa errazten duen aplikazioa da. Bere horretan WhatsApp eta Telegramen antzekoa, baina berezitasun batekin: Segurtasunean jartzen du azpimarra. Software librean, puntutik punturako enkriptazioa erabiltzen du Signalek. Ez da ahaztu behar, aplikazio honek ez duela erabiltzaileon inongo daturik gordetzen.

Elon Musk edo Eduard Snowdenek, sarean erabiltzaileon datu pribatuak ez zabaltzeko, gomendatzen duten aplikazioa da Signal.

Albiste gehiago | Parler, Donald Trumpen jarraitzaileek famatu egin duten aplikazioa


Argitaratua

hemen:

,

nork:

Iruzkinak

Erantzun bat “Signal, mezularitza aplikazio deskargatuena” bidalketan

  1. […] datuak elkarbanatzeko erabakiak, jendea gainontzeko mezularitza sistematara bultza duelako. SIGNAL izan zen lehen onuraduna, APP denda guztietan aplikazio deskargatuena izatera iritsi baitzen berehala. Eta gaur Telegramek […]

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude